2010eko denboraldiaurrea oso azkar doa –aurreikusitako hiru entrenamenduetatik jadanik hiru bukatu dira-, eta ahalik eta denbora gehien aprobetxatzea da Andrea Doviziosoren erronka, zeinak bigarren urtea egingo duen Repsol Honda Teamean. Hondak denboraldi honetarako prestatu dituen hobekuntzak aztertu ondoren, Repsoleko pilotuak pozik bukatu ditu Malaysiako bi egunetako entrenamenduak, baina jakin badaki aurrera pauso bat eman beharko duela Txapelketari titulua irabazteko faboritoen artean hasiera emateko.
Urtea ongi hasi zenuen agertoki honetan duela zenbait aste eta egun hauetan berriz ere utzi duzu argi norabide zuzenean zoazela… Pozik al zaude Hondak neguan egindako lanarekin?
“Pozik nago, gogor egin baitute lan eta garrantzitsuena fabrikak egin behar ziren aldaketak ulertzea zelako eta, are gehiago, lana ona izan dela egiaztatu delako. Egia esan, ez da nahikoa egin dena eta hobetu beharko dugu, ez baikara izan beharko genukeen bezain azkarrak, baina pozik nago”.
Aldaketa asko eskatu al zenizkion HRCri Sepangeko lehenengo entrenamenduaren ondoren?
“Bai, gauza asko, lehenengo proban ez zelako astirik egon dena probatzeko. Aldaketak egin dira, motoan dudan jarrera ere bai, nahiz eta tontakeria dirudien, etekina asko aldatzen duena. Aldaketa horiekin, zuzena den norabidean goazela uste dut. Arazoak agertzen doaz, baina normala da hori, eta haiek konpontzen saiatzen ari gara”.
Material hori guztia jaso al duzu?
“Bai, eta pozik nago egin duten lanarekin, nahiz eta oraindik gehiago egin beharko duten”.
Zer gelditzen zaizu Qatarreko entrenamendurako?
“Oraindik ez dakit, taldearekin hitz egin beharko dugulako. Qatarreko zirkuitua oso berezia da eta, ondorioz, han gertatzen dena ez da oso esanguratsua, baina espero dugu hemen baino lan hobea egitea. Entrenamenduak egingo ditugu eta ikusiko dugu zer egin dezakegun, Sepangen gogokoa dudan pista batean daramatzagulako bi entrenamendu eta han zein maila dugun ikustea falta zaigulako”.
Eboluzioaren zein mailatan dago moto berria zure ustez?
“Bridgestone pneumatikoen inguruan dago dena, oso garrantzia handia duelako. Ongi aprobetxatuko dituen motoa egiten ez baduzu, nahi bezain azkar joan ahal izango zara, baina ez duzu irabaziko. Beraz, horren inguruan dago lana”.
Zein dira zure ustez Honda RC212V 2010 motoaren alderdi sendoak eta zein hobetu daitezke oraindik?
“Iaz baino errazagoa da pilotatzea, eta hori da garrantzitsuena. Oreka hobea du eta kontrolatzeko zertxobait errazagoa da, baina hori da, hain zuzen ere, horren alderdirik eskasena, ez baita erraz kontrolatzen. 800cc-ko MotoGP-ek muga-abiaduran pilotatzeko orduan erraztasun handia behar dute, ez 990cc-koak bezala, azken hauek duten potentziarekin eta pisuarekin erraz labaintzen zinelako eta hori normala zelako. Moto hauekin, oso zehatz ibili behar duzu eta erraz pilotatzea ezinbestekoa da erritmoari eusteko. Motoa azkarra da, baina ez dira denbora onak erraz lortzen, eta gaur egungo MotoGP-entzat arazo larria da. Pixka bat azkarragoa izateaz gain, hor dago Valentinoren [Rossi] abantaila handia, badirudielako denbora onak lortzeko esfortzu handiak egin behar ez dituztela eta erraz eusten diotela erritmoari. Garrantzitsua da konstanteak izatea eta gero landuko dugu falta zaigun abiadura pixka hori”.
Rookietako norbaitek harritu al zaitu bi entrenamendu hauetan?
“Hemen ez. Valentzian Spiesek harritu ninduen, baina hemen ez dut asko ikusi”.
Aurten bost italiar zaudete MotoGPan, Simoncelli Honda satelite batean sartu dela eta, nolabait bere eragina izango duela uste al duzu?
“Ez, polita da. Iaz ere bost ginen eta ederra da hainbeste italiar egotea, gehienbat mini-motoetan aritzen nintzenetik ezagunak ditudan pilotuak direnean”.
Garaiz eta prest iritsiko al zarete denboraldiko lehenengo lasterketara taldea, motoa eta zu?
“Qatarreko testa egin beharko dugu hobeto jakiteko. Irabazteko prest nagoenik ezin dut esan, baina iaz baino lehenago eta hobeto egongo garela bai. Denboraldian zehar gauza asko alda daitezke, lasterketetan dena delako desberdina. Duela urte bete baino askoz ere prestatuago gaude eta pozik nago horrekin. Munduko txapelketa lehiatuko dudala esateko bezainbeste ez, baina horretarako ari gara lanean”.
Nola ibili da moto berria gaur egin duzun lasterketa bezalakoan?
“16 edo 17 itzuli egin ditut eta ez da bikain ibili, baldintzak muturrekoak zirelako. Lasterketak bezalakoak egitea oso garrantzitsua da pilotuarentzat, baldintza oso gogorrak direlako eta motoaren jarrerak asko aldatzen duelako eta arazo desberdinak agertzen doazelako”.
2010/03/02
Lotutako estekak:
• Dovizioso Zonan sartu
• 2010 Munduko Txapelketaren MotoGP pilotu guztiak ezagutu
• 2010eko lasterketa guztiak: Munduko Txapelketaren egutegia
• Datu estatistiko guztiak, sareko superbilatzaile osoenean
Azken berriak
> Marc Márquez, sasoian Valentziako entrenamendu berrientzat
> Repsol Honda Teamak lan bat bukatu gabe utzi du Malaysia
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.