Motoziklismoa, 1 formulako autoak, Rallya, argazkiak... - Repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motoziklismoa > Albisteak > Gaurkotasuna

Actualidad

Maverick Viñales eta Repsol elkartu egin dira 2012. urtearen hasieran. Iazko debutatzailerik onenak Espainiako energia-konpainiaren koloreak defendatuz ekingo dio denboraldi berriari Moto3 kategorian. Rosesko (Girona) pilotua 17 urte ditu, eta energia-konpainiak Munduko Motoziklismo Txapelketan babestutako pilotu-talde apartera sartu da.
Aste honetan 2012ko Munduko Txapelketaren denboraldiaurreko lehen entrenamenduak hasi dira Malasian. Hiru eguneko probak izan dira Sepangeko zirkuituan. Dani Pedrosa hirugarren izan zen. 1.000 cc-ko motorrak itzuli dira Munduko Motoziklismo Txapelketaren kategoria nagusira. Repsoleko pilotuak proba-programa zehatza burutu zuen Repsol Honda RC213V motorra gatzeko, 2011ko Munduko txapeldunaren ondorengoa dena.
Repsol Honda Team taldean egondako lehen denboraldian munduko titulua lortuta, indarreko txapelduna prest dago nobedadez beteriko urte berriari aurre egiteko. Arlo profesionalean eta pertsonalean izango dira. 2012ko Munduko Motoziklismo Txapelketan Casey Stonerrek MotoGP kategoriako arau berrietara egokitu beharko du, eta baita 1.000 cc-ko RC213V motor berrira ere. Familiari dagokionez, australiarra eta bere emaztea hemendik aste gutxira gurasoak izango dira.
Moto2 kategoriako Repsoleko pilotuak ez du parte hartuko datorren astean Chesteko Ricardo Tormo zirkuituan egingo diren testetan. Marc Marquezek, urtarrilean, Bartzelonan, eskuineko begian zituen ikusmen-arazoak zirela eta egindako ebakuntzatik osatzen jarraitzen du oraindik. Oso ongi osatzen ari bada ere, Moto2 kategoriako munduko txapeldunordeak lehen entrenamendu hauetan ez arriskatzea nahiago izan du.
Aste honetan, Sepangen egiten ari den 2012ko denboraldiko lehen testean, lehen eta hirugarren postuetan bukatu dute Repsol Honda Team taldeko pilotuek. Azken egunean Casey Stonerrek, Munduko Txapelketaren indarreko txapeldunak, denborarik onena lortu du berriz, eta hiru egun hauetan bi minutu azpitik gidatzea lortu duen pilotu bakarra izan da.

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.