Motoziklismoa, 1 formulako autoak, Rallya, argazkiak... - Repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta


Repsol Honda Team taldearen Podcast-a

Repsol Honda Team taldearen Podcast-a Sari Nagusiaren berrikustea era zuzenago eta erosoagoan egiteko aukera ematen dizu eta, nola ez, zure pilotu faboritoen iritziak haien ahotsaz ezagutzeko aukera ematen dizu.

SN bakoitzaren ondoren, Repsol taldeko podcastarekin duzu zita!

Repsolen Podcast-a harpidetu
Harpidetu

13. podcast-a: Denboraldiaren bukaerako berezia.

19/11/2007

2007 denboraldia Dani Pedrosaren txapeldunordetzarekin bukatu da. Gogora itzazu aurten Repsol Honda Team-ak izan dituen unerik onenak eta entzun haren pilotuen iritzia datorren urtearekiko.

12. Podcast-a: Valentziako SN

06/11/2007

Pedrosak asteburu bikaina egin zuen Chesten. Berriro ikusi eta entzun Repsol pilotuen iritziak.

11. Podcast-a: Malaysiako SN

21/10/2007

Dani Pedrosak denboraldiko bere ondoz ondoko hirugarren polea lortu zuen Sepangen, lasterketaren bukaeran podiumera igotzeko balio izan ziona. Entzun itzazu SN bukatu ondorengo bere iritziak eta baita Nicky Hayden, Julián Simón edo Esteve Rabat pilotuenak ere.

10. Podcast-a: Australiako SN

14/10/2007

Dani Pedrosak laugarren bukatu zuen Phillip Islanden, urteko bere bigarren polea jarraian lortu eta gero. Entzun bere iritziak eta Australiako SN gertatutakoa berrikusi.

9. Podcast: Japoniako SN

23/09/2007

Dani Pedrosak Repsol Honda Teamarekin berritzeak eta Casey Stonerrek matematikoki mundialeko titulua lortu izanak izan ziren Japoniako SNaren berri nagusiak. Berriro ikusi eta entzun Repsol pilotuen iritziak.

8. Podcast: Portugaleko SN

16/09/2007

Dani Pedrosa eta Valentino Rossiren arteko lehia ikusgarria ikusi ahal izan zen Estorilgo zirkuituan. Repsol Hondako pilotua bigarren izan zen “Il Dottore”-aren atzetik, azken itzulira arte erabaki ez zen lehia politean. Entzun Daniren lasterketa bukatu ondorengo iritziak.

7. Podcast: Estatu Batuetako SN

01/09/2007

San Marinokoa ere Sari Nagusi zaila izan da Repsol pilotuentzat. Entzun Dani Pedrosari Randy De Puniet-erekin eduki zuen arazoaren ondoren eta Nicky Haydenen, Julián Simónen eta Esteve Rabaten iritziak ere ezagutu.

6. Podcast: Txekiar Errepublikako SN

19/08/2007

Nicky Hayden podiora itzuli da Txekiar Errepublikako SNn, garaipena Casey Stonerrentzat izan delarik. Berrikus ezazu Brnoko zirkuituan gertatu zen guztia Repsol Honda Team-eren 6. podcast-arekin.

5. Podcast: Estatu Batuetako SN

23/07/2007

Aurten ere, Estatu Batuetako Sari Nagusiak MotoGP mailako pilotuak bakarrik bildu zituen Laguna Secan, egutegiko zirkuiturik zailenetariko batean. Entzun Repsoleko Dani Pedrosa eta Nicky Hayden pilotuen lasterketaren ondorengo iritzia.

4. Podcast: Alemaniako SN

15/07/2007

Alemaniako Sari Nagusia Repsol Honda Team taldearentzat oso arrakastatsua izan da, Dani Pedrosaren garaipenaz gainera Haydenen hirugarren postua lortu baita. Bi pilotuek lasterketaren ondoren emandako iritzien berri izan ezazu.

3. Podcast: Holandako SN

02/07/2007

Egungo munduko Txapelduna den Nicky Haydenek bere podiora itzuli izana komentatzen duen Holandako Sari Nagusiaren podcast-a entzun.

2. Podcast: Britainia Handiko SN

24/06/2007

Ongi etorri Britainia Handiko Sar Nagusiaren podcastera. Repsol pilotuek pneumatikoak oso garrantzitsuak diren Sari Nagusi horretan gertatzen den oro kontatuko dizute.

1. Podcast: Kataluniako SN

10/06/2007

Entzun ezazu Repsol Honda Teameren 1. podcasta. Kataluniako Sari Nagusian gertatutako guztia berrikusi eta Repsol pilotuen iritziak entzun.

Esataria: David Rodríguez

Laguntza ikusi >>


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.