Jaime Alguersuariren lehenengo lasterketa espainarra 1 Formulan - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Lehiaketa >
Jaime Alguersuariren lehenengo lasterketa espainarra 1 Formulan

Copy Getty Images

1 Formula asteburu honetan Valentziara iritsiko da eta Jaime Alguersuariren estreinaldia izango da Espainian. Ikasten jarraitzea eta gozatzea dira Repsol-eko gidari gaztearen helburuak bere automobilismoko maila goreneko bigarren Sari Nagusia izango den honetan. Baina kataluniarrak beste helburu bat ezarri dio bere buruari: Q2-ra pasatzea.

Valentziako hiri-zirkuitora joango diren jarraitzaileak, benetan ondo gozatzeko aukera izango dute, Jaime Alguersuarirekin alde batetik eta Fernando Alonsorekin bestetik. Aste honen lehenengo egunetan 1F-ko Apelazio Kontseiluak, Renault-ek Europako Sari Nagusian parte hartzeko baimena eman zuen, asturiarrarentzat, espainiar jarraitzaileentzat eta lasterketaren antolatzaileentzat oso garrantzitsua izan dena.

Valentziako lasterketan lehiaketara bueltatuko gara hilabeteko geldialdia eta gero. Taldeak denboraldiko azken txanpan sartuko dira, guztia erabakitzeke zortzi Sari Nagusitan parte hartu behar dutelarik. Aste honetan ikusiko dugu Red Bull taldea titulua lortzeko hautagai nagusia den edo Brawn GP-n duela hilabete gutxi ia irabazita zuen Mundiala lortzeko lanean jarri den.La cita valenciana supone el regreso de la competición tras casi un mes de parón. Las escuderías afrontan ahora la recta final de la temporada con ocho Grandes Premios en los que todavía hay mucho que decidir. Este fin de semana podremos ver si finalmente los Red Bull se van a convertir en los más claros aspirantes al título o si en Brawn GP se han puesto las pilas para no perder un Mundial que hace unos meses tenían prácticamente ganado.

Beste taldeek ere opor labur hauek monoplazetan lan egiteko aprobetxatu dute. Fernando Alonsok esan duenez, aukerak ditu Valentzian podium-a lortzeko, hau taldean aurrerapausu ba izango litzatekelarik. Espainiar pilotuak, denboraldia bukatu arte taldekide berri bat izango du, Roman Grosjean frantziarra.Ez da estreinatzen bakarra izango. Ferrarin, Luca Badoer-ek, taldeko frogatzailea, Felipe Massa-ren monoplaza gidatuko du.

Europako Sari Nagusia. Ordutegia
Abuztuaren 21a, ostirala:
10:00. Askeak 1
14:00. Askeak 2

Abuztuaren 22a, larunbata:
11.00. Askeak 3
14:00. Kalifikazioa

Abuztuaren 23a, igandea:
14.00. Lasterketa

2009/08/19

Azken berriak

> Alonso Valentzian egongo da
> Schumacher-ek ezin izango du F60-a Europako GP-a baino lehen frogatu.


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.