Motoziklismoa, 1 formulako autoak, Rallya, argazkiak... - Repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Lehiaketa >

Noticias

Esperientziak asko balio du eta Repsoleko Gabriele Tarquini pilotu beteranoak onura atera dio aurtengo denboraldian bere SEAT León TDI WTCC-ari, hiru garaipen lortu baititu eta urteko lasterketa ia guztietan lortu ditu baititu puntuak. Txapeldun bilakatu da, ondorioz, 2009ko Turismoen Munduko Txapelketan. Bere jaioterria duen Giulianovan, eta bere familiarekin eta lagunekin ospatu ondoren, Tarquinik denboraldia eta lortutakoa aztertu ditu.
Arrakastatsua izan da zeharo SEAT Repsoleko pilotuen Turismoen Munduko Txapelketa, 2009 denboraldiko zituzten helburuak bete dituztenak urteko azken lasterketan, Macaoko hiri-zirkuituan. Gabriele Tarquini bilakatu da 2009ko Munduko Txapelduna, duela urte bete bere taldekideak Yvan Mullerrek lortu zuen bezala, aurten Txapeldunordea izan dena. Gainera, emaitza horiei esker, Repsolen koloreak dituen espainiar markak auto-egileen titulua ere irabazi du.
Turismoen Munduko Txapelketa Macauen bukatuko da, hilaren 22an. Martxoak 8an hasi zen Brasilen, eta SEAT Sport izan da haren protagonista nagusia. Taldea eta haren bost pilotuak WTCC-an gogoratzen diren txapelketa bukaerarik zirraragarrienetariko baten azken lasterketaren buruan. Gabriele Tarquini, Yvan Muller eta Augusto Farfus pilotuen artean dago lehia, beraien artean hamahiru puntu besterik ez baitaude, lehian dauden hogei puntuetatik. Eta SEAT eta BMW bitartean, hiru puntuko aldea besterik ez dago, lehenengoaren alde, guztira jokoan dauden hogeita seietatik.
Japoniar taldeak asteburu honetan jakinarazi du 1 Formulako Munduko Txapelketa utziko duela, markak dituen zailtasun ekonomikoen ondorioz. Erabakia Bridgestonek, 1F-ko pneumatikoen hornitzaileak hurrengo denboraldia bukatutakoan lehiaketa utziko duela jakinarazi eta handik egun batzuetara eman du ezagutzera.
Krisialdi ekonomikoak biktima berri bat eragin du 1 Formulan. Bridgestone japoniar markak, pneumatikoen hornitzaile ofiziala dena, jakinarazi du 2010 Munduko Txapelketaren ondoren lehiaketa utziko duela. Automobilismoko Nazioarteko Federazioak (FIA) urte bete eskas du hornitzaile berria lortzeko.
1 Formulak agur esan dio 2009ari, Red Bullen garaipen bikoitzarekin. Sebastian Vettel alemanak irabazi du Yas Marinako zirkuitu ikusgarriko estreinaldiko lasterketa. Mark Webberek eta Jenson Buttonek bete dute denboraldiko azken podioa. Jaime Alguersuari espainiar pilotuak ezin izan du lasterketa bukatu autoak arazoak izan dituela eta. Fernando Alonsok hamahirugarren postutik esan dio agur Renaulti.

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.