Estrategia txar baten ondorioz Alguersuari podiumetik urrundu da - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Lehiaketa >
Estrategia txar baten ondorioz Alguersuari podiumetik urrundu da

Copy Repsol YPF

Jaime Alguersuarik estrategia txarra aukeratu du boxera sartzean derrigorrezko lehen geldialdia egiteko aukera ugari galdu dituelako. Repsoleko pilotua laugarren postuan zegoen pit lanetik hasi aurretik eta hamargarren postura jaitsi da geldialdia egitean. Garaipena Di Sabatinok lortu du, Barba bigarren izan da eta Leal hirugarren.

Alguersuari hamargarren izan da baina ez du islatzen Repsoleko pilotuak Hungarian lortutako emaitza ona. World Seriesen bigarren lasterketan katalana bederatzigarren postutik irten da eta zenbait pilotuk lasterketa utzi eta lehiakideak aurreratuta laugarren postuan kokatu da. Azken itzulietara arte itxaron duelako pneumatikoak aldatzeko Alguersuari zenbait pilotuk aurreratu dute askoz ere lehenago egin dutelako aldaketa.

Pit lanetik irtetean Espainiako pilotuari ez zitzaion denborarik geratzen postuak aurreratzeko eta hamargarren izan da. Di Sabatinok irabazi du pneumatikoak oso goiz aldatuta. Horri esker, lasterketaren amaieran lehen postuan kokatu da. Espainiako Marco Barba pilotua bigarren izan da lehen lasterketan eta Omar Leal kolonbiarra hirugarren.

14/06/2009

> Animatu Jaime bere blogean
> World Seriesaren xehetasunak

Azken berriak

> “Lanean jarraituko dugu autoarekin, hobetzeko eta txapelketaren lehen postuetan egoteko”
> Alguersuarik merezitako bosgarren postua lortu du Hungarian


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.