Japoniar taldeak asteburu honetan jakinarazi du 1 Formulako Munduko Txapelketa utziko duela, markak dituen zailtasun ekonomikoen ondorioz. Erabakia Bridgestonek, 1F-ko pneumatikoen hornitzaileak hurrengo denboraldia bukatutakoan lehiaketa utziko duela jakinarazi eta handik egun batzuetara eman du ezagutzera.
Toyotak 1 Formula uztean, ez da japoniar ordezkaririk geldituko. Iaz, Honda zen autoen sektorean eragin larria izaten ari den krisialdi ekonomikoaren ondorioz lehiaketa utzi zuena. Suzuki edo Subaru markek, besteak beste, erabaki berbera hartu dute beste kirol modalitate batzuetan.
Toyota 2002 urtean iritsi zen 1F-ren Munduko Txapelketara eta bere helburua 2010 denboraldira arte jarraitzea zen, baina gaur egun bizi dugun krisialdi ekonomikoak firmaren agurra aurreratu du. Taldeak, jakinarazpen baten bidez, goi lehiaketako zaleei haien laguntza eskertu die, eta taldeko langileentzat ahalik eta irteera egokiena lortzen saiatuko dela esan du.
Japoniako zenbait komunikabidek Toyotaren 1 Formulako lekua saltzeko aukera badagoela aipatu dute, iaz Hondak egin zuen bezala.
2009/11/05
Azken berriak
> Bridgestonek 1F utziko du 2010 ondoren
> Alguersuarik ezin izan zuen Munduko Txapelketaren azken lasterketa bukatu
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.