Michael Schumacher-ek datorren abuztuaren 23an, Valentziako zirkuitoan izango den Europako Sari Nagusira arte itxaron beharko du Felipe Massa-ren F60-aren gidaria izateko. Azkenean, 1 Formulako aurtengo araudiak dioenari kasu egin beharko diote. Araudiak dioenez, gidariek ezin dute inolako frogarik egin Sari Nagusi baten entrenamendu libreak baino lehen
Zazpi aldiz munduko txapelduna izan den Michael Schumacher, ezin inango du inolako testik egin F60 Ferrariarekin, datorren abuztuaren 23an Valentzian izango den Sari Nagusian. Denboraldi honetan, sari nagusien aurretik 1 Formulako araudiak frogak egitea debekatzen duela jakinik, italiar automobil-taldeak baimen bat eskatu zuen gidari alemaniarrak Felipe Massa-ren F60-a gida zezan.
Williams taldeak, Michael Schumacher-ek F60-a Europako Sari Nagusiaren aurretik gidatzeko eskaera gutxietsi zuen. Williams taldetik, alemaniar gidaria txapelketara bueltatzea ospatzen dute, baina ez dute onartzen denboraldi hasieran talde guztiek onartutako arau bat apurtzea.
Red Bull Racing eta Toro Rosso-k ildo beretik jarraitu dute, eta Schumacher-ek Valentziara joan baino lehen autoa frogatzeko eskaera gutxietsi dute. Red Bull taldean hartutako erabakia azaltzeko orduan, talde horretan bertan Jaime Alguesuari gidariari gertatutakoa gogorarazi dute. Toro Rosso-k eskaera bera egin zuen eta eskaera hau gutxietsi zuten.Alguesuarik ezin izan zuen autoa Hungariako Sari Nagusiaren aurreko entrenamenduetara arte frogatu.
2009/08/05
Azken berriak
> Massa ospitaletik atera da eta Brasilen jarraituko da sendatzen.
> Michael Schumacher Valentzian lehiatuko da
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.