Hurrengo uztailak 5ean, Oportoko hiri-zirkuituan Turismoen Munduko Txapelketaren lasterketak esanahi oso berrezia izango du. Batetik, WTCCaren historiako 100. lasterketa izango da; bestetik, SEAT Sport taldeari denboraldiaren erdia pilotuen zein auto-egileen sailkapenen buruan igarotzea ahalbidetuko diote.
Espainiako markak buruan jarraitzen du arazoei aurre egiten laguntzen dien taldeko espirituari esker, eta espero du Nazioarteko Federazioak hartutako azken erabakiek WTCC-ari behar dituen arau egonkorrak lortzea.
SEAT ez dago ados azken lasterketetan ezarri diren arau tekniko berrien etengabeko aldaketekin, zeinen bitartez, denboraldia bukatu arte 2,7 baretara mugatu duten turboaren presioa. Ealdaketa horien ondorioz, León TDI autoaren prestazioak zigortu dira. Hori dela eta, SEATak ez dira autorik azkarrenak itzuliko, eta arerioekiko nagusitasun mekanikorik ez dutela ikusten da horrela. Arrakastak, gehienbat, taldeko lanaren eta haren pilotuen eraginkortasunaren ondoriozkoak dira.
Denboraldiaren lehen erdian, SEATeko pilotuek bost garaipen, hamalau podio eta bi pole position lortu dituzte, eta gelditzen diren sei lasterketak denboraldiaren hasierako helburu berarekin burutuko dituzte, hau da, 2008an lortutako tituluak berritzea.
Ondorioz, markak Turismoen Munduko Txapelketarekin duen konpromisoa berritu du. SEAT WTCC-aren lasterketa guztietan egon da haren talde ofizialarekin eta bere pilotuetariko bat, Jordi Gené, izango da, Oporton sailkatzen bada, lehiatu diren ehunetan parte hartu duen bi pilotuetariko bat. 2005az geroztik, zalantzak egon badira ere, Turismoen Munduko Txapelketak indarra hartu du nazioarteko egutegian. Lau dira izena eman duten markak, eta zaleek gero eta gehiago jarraitzen dute, zirkuituetan elkartzen diren ikusleek argi uzten duten bezala. Lasterketak lau kontinentetan ospatzen dira, eta ehun milioka ikusek ikusten dute telebistaz, aurten definizio handian transmititzen den lehen txapelketa eta bakarra bilakatu dute, ondorioz, WTCCa.
Oportoko lasterketak, hiriko zirkuitua, non SEAT León TDI lehenago inoiz lehiatu ez den, ospakizun ederra izango da WTCC-arentzat, bost urtetan urte askoz gehiago dituzten beste txapelketen artean tartea ireki duena. SEAT Sportek garaipena lortzea espero du halako egun berezian. 2008an lortu zuen garaipen bikoitza espainiar kirolaren arrakastarik handienen artean dago eta erronka, orain, inoiz baino zailagoa, 2009an errepikatzea da.
Ordutegia
Uztailak 3, ostirala
15.00 – 15.30: Entrenamendu askeak (16.00 – 16.30 Espainian)
Uztailak 4, larunbata
9.00 – 9.30: Entrenamendu askeak (10.00 – 10.30 Espainian)
12.00 – 12.30: Entrenamendu askeak (13.00 – 13.30 Espainian)
15.00 – 15.50: Sailkatzeko saioa (16.00 – 16.50 Espainian)
Uztailak 5, igandea
9.00 – 9.15: Warm-up (10.00 – 10.15)
11.35: 1. lasterketa. 11 itzuli abiadazko irteerarekin. (12.35 Espainian)
16.50: 2. lasterketa. 11 itzuli irteera geldiarekin. (17.50 Espainian)
2009/07/02
Azken berriak
> Repsol pilotuek puntu baliagarriak lortu dituzte Brnon
> Brnok SEAT – Repsol pilotuak aztertuko ditu
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.