Jean Todt Frantziarra aukeratu dute Automobilismoko Nazioarteko Federazioaren presidente berria (FIA), Max Mosley-ren postua beteko duena. Ferrariren patroia izandakoak, hasieratik izan du taldeen laguntza, eta Ari Vatanen, beste hautagaiari, 135 botu 49ren aurka irabazi dio. Todt-eren presidentziak 1 Formulako taldeen Federazioak (FOTA) eskatzen zituen aire berriak dakartza.
Todtek asanbladako kideak konbentzitu ditu. Iraultzarik gabeko erakundearen berrikuntza ekarriko duela esan du, eta gobernuaren sistema gardena sortuko duela. 1 Formulako kostuen murrizketa dago haren lehentasunen artean.
63 urterekin, Jean Todtek protagonismoa berreskuratu du automobilismoan. FIAren presidentzia da Rallyen Munduko Txapelketako pilotu gisa bete zuen palmaren handiaren gailurra, non bi titulu lortu zituen, eta taldeen patroi ere izan den. Gogoratuena, Ferrarin egindako garaia da.
Frantziarrak lehiaketa bakoitza zuzenduko duen komisario bana izendatuko dituela esan du, FIAk arazo guztiak konpondu behar ez izateko. Gainera, egon daitezkeen iskanbilak aztertzeko batzorde berezia sortuko du. Erakundearen presidente gisa egin dituen lehenengo adierazpenetan, Todtek “FIA arlo sozialean zein kirolarenean bateratzeko” lan egingo duela esan zuen.
2009/10/26
Azken berriak
> Button: “Zoragarria izan zen”
> Button, 1F-ko Munduko Txapelduna
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.