“Trinko aritu gara denboraldi osoan zehar eta horri esker lortu dugu azkenean titulua” - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Lehiaketa >
“Trinko aritu gara denboraldi osoan zehar eta horri esker lortu dugu azkenean titulua”

Copy Repsol

Esperientziak asko balio du eta Repsoleko Gabriele Tarquini pilotu beteranoak onura atera dio aurtengo denboraldian bere SEAT León TDI WTCC-ari, hiru garaipen lortu baititu eta urteko lasterketa ia guztietan lortu ditu baititu puntuak. Txapeldun bilakatu da, ondorioz, 2009ko Turismoen Munduko Txapelketan. Bere jaioterria duen Giulianovan, eta bere familiarekin eta lagunekin ospatu ondoren, Tarquinik denboraldia eta lortutakoa aztertu ditu.

Zein izan dira zure lehenengo sentsazioak Munduko Txapeldun bilakatu ondoren?
“Zoragarriak! Oso denboraldi luzea izan da, oso gogorra, eta lehia oso estua bizi izan dugu.Azken lasterketara sekulako presioarekin iritsi gara eta azkenean irabazi duzula jakitea, Munduko Txapeldun titulua lortzea, oso sentsazio ona da. Gauza txar guztiak ahaztea eta egindako lanarekin asko gozatzea ahalbidetzen dizu horrek.”

Asteburu gogor baten ondoren izan da, ongi hasi ez zena. Zer etorri zitzaizun burura ostiralean, istripuaren ondoren?
“Oso une txarrak izan ziren, oso asteburu garrantzitsua zelako eta larunbatean ez nuen istripu bat eduki, bi baizik. Lehenengoan, autoa zertxobait hondatu nuen, baina bigarrenean asko; SEAT León-a txikituta gelditu zen. Eta ez nirea bakarrik; Yvanena ere [Muller] txikituta zegoen eta bera ospitalean. Biok ospitalean geundenean aukera aparta modurik okerrenean zapuztu nuela pentsatu nuen, eskura utzi niola garaipena Augustori [Farfus].”

47 urte dituzu, 1 Formulan aritu zara eta turismoen nazioko hainbat txapelketatan. Espero al zenuen orain Munduko Txapeldun izatea?
“Iaz gutxigatik ez nuen lortu eta duela hiru urte ere bai, beraz, aurtengo denboraldiko helburua Txapelketa lortzea zen. Halako talde indartsu batean, bost pilotu oso onekin, konpetentzia ere handia zen, baina argi zegoen helburua.”

Ongi hasi zen denboraldia, podio batekin eta Brasilgo garaipenarekin, eta beti izan zara oso erregularra. Noiz pentsatu zenuen benetan izan zintezkeela Txapelduna?
“Hori ez duzu azken unera arte pentsatzen, halako lehia handia duen txapelketa batean, araudiak lehiakortasuna areagotzen duelako eta dena alda daitekeelako bat-batean. Eta are gehiago Macaoko lasterketa bezalakoarekin, non akats txikiena ere garesti ordain daitekeen. Aurreko urteetan ere ospitalean bukatu nuen, eta inoiz ez nituen puntuak batu, beraz, banekien denboraz aurretik garaipena ez dela ospatu behar.”

Oso denboraldi zaila eta arraroa izan da, araudian eman diren aldaketengatik. Horrek balio handiagoa ematen al dio azken garaipenari?
“Aldaketak txapelketan ikusgarritasuna areagotzeko eta parte hartzaileen mailak berdintzeko erabili duten sistema da. Ezinezkoa da txapelduna erabakitzea azken lasterketaren aurretik. Zaila izaten da halako txapelketa irekia kudeatzea, horren ezaugarri desberdinak dituzten kotxeekin, beraz, egin duten sistema ona iruditzen zait. Gogor aritu gara gu, trinko, denboraldi osoan zehar, eta horri esker lortu dugu azkenean irabaztea.”

Iaz txapelketa lortzeko zorian egon zinen, baina ihes egin zizun. Orain, Yvan Mullerrek eta zuk postuak aldatu dituzue. Zer da denboraldi honetan aldatu dena?
“Txapelketari aurre egiteko modua seguruenik. Iaz gauza asko ikasi nituen. Hasiera oso ona eduki nuen, puntu asko batu nituen, eta abantaila handia atera nuen Munduko Txapelketaren erdialdean, baina Portugaletik aurrera, huts asko gehitu nituen bata bestearen ondoren eta azkenean urrats batera bukatu nuen. Aurten, 24 lasterketetatik 22tan lortu ditut puntuak eta hori izan da desberdintasuna. Askoz ere trinkoago aritu naiz.”

Zein izan da denboraldiko unerik onena?
“Imolako lasterketa. Presio handiarekin iritsi nintzen hara, komunikabideena, eta zaleak, familia eta lagunak han egongo zirela jakitearena. Gainera, han hasi zitzaidan iaz zorte txarreko bolada. Aurten pole positiona lortu nuen eta puntu asko ere bai, eta horri esker, Yvan Mullerrekin batera, abantaila handia atera genien arerioei.

Nola hartu zaituzte etxean?
“Hiri txiki batetik nator eta urte asko daramatzat lehian, beraz, denok ezagutzen dugu elkar eta haiek dira nire zale sutsuenak. Macaotik iritsi nintzenean, enparantza nagusian jaialdi bat nuen zain eta egun osoan gozatu genuen familiarekin eta lagunekin, eta aspalditik jarraitzen nauten zale guztiekin. Oso polita eta zirraragarria izan da.”

2009/11/27

Azken berriak

> Gabriele Tarquinik eta Repsolek Turismoen Munduko Txapelketa irabazi dute Macaon
> Lasterketa erabakigarria Macauen Repsol taldearentzat


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.