Arrakastatsua izan da zeharo SEAT Repsoleko pilotuen Turismoen Munduko Txapelketa, 2009 denboraldiko zituzten helburuak bete dituztenak urteko azken lasterketan, Macaoko hiri-zirkuituan. Gabriele Tarquini bilakatu da 2009ko Munduko Txapelduna, duela urte bete bere taldekideak Yvan Mullerrek lortu zuen bezala, aurten Txapeldunordea izan dena. Gainera, emaitza horiei esker, Repsolen koloreak dituen espainiar markak auto-egileen titulua ere irabazi du.
Aurten ere taldeko lana egin dute eta Repsol taldeko pilotuek urte zailari amaiera hobezina eman diote. Asteburua ez zen ongi hasi, Gabriele Tarquinik eta Yvan Mullerrek, orain Munduko Txapelduna eta Txapeldunordea direnak, sailkapeneko saioa ospitalean bukatu baitzuten, haien autoak txikitu zituen istripu baten ondorioz. Mekanikariek autoak konpontzeko egin zuten esfortzua egin zuten eta min larririk ez zutenez, taldeko bost pilotu ofizialek estrategia bikaina erabili dute garaipen bikoitza lortzeko.
Lehenengo lasterketan, Tiago Monteiro, Jordi Gené eta Gabriele Tarquini pilotuek egindako irteera ikusgarriari esker, bigarren, hirugarren eta laugarren jarri dira. Ez dute garaipena lortzeko arriskatu nahi izan eta lehenengo titulua lortzeko beharrezkoak ziren puntuak lortu dituzte. Azkenean, Tarquini izan da bigarren, Genéren aurretik. Yvan Muller bosgarren izan da eta Monteiro seigarren. Emaitza horri esker, bi pilotuetako batek irabazi du matematikoki, baina oraindik erabakitzeke zegoen Muller edo Tarquini izango zen.
Bigarren lasterketa are taktikoagoa izan da. Yvan Muller hirugarren izan da, eta haren jarraian bukatu dute Monteirok eta Genék. Gabriele Tarquinik posizioak hobetu ditu eta seigarren jarri da. Gené pixka bat ukitu dute eta Tarquinik gainditu egin du, eta SEATekoak haien postuetatik ez ditu mugitu. Taldearen atzealdean istripu bat gertatu da eta bukatzeko bi itzuli falta zirenean eten da lasterketa. Azkenean, Gabriele Tarquinik irabazi du Munduko Txapelketa, eta SEATek auto-egileena.
Garaipen horrekin, Repsol pilotua Munduko Txapelketa irabazi duen zazpigarren italiarra da, Teo Fabik baino hemezortzi urte beranduago eta Nino Farina, Alberto Ascari, Mauro Baldi, Roberto Ravaglia eta Massimo Biasion pilotuen ondoren. Gainera, errekor ikusgarri bat ere lortu du, bere 47 urteekin automobilismoan inoiz irabazi duen piloturik nagusiena baita, eta Juan Manuel Fangio bera era gainditu du. Espainiar markarentzat, hau da Munduko bosgarren Titulua, 1996, 1997 eta 1998 urteetan, Rallyetan, Ibiza Kit Carrarekin, eta 2008 eta 2009 Turismoen Munduko Txapelketan lortutako biak, León TDI WTCC-arekin lortutakoen ondoren.
Gabriele Tarquini
“Horrenbeste urtez lehiatu ondoren titulua lortzea oso garrantzitsua da. Asteburuaren hasieran arazoak izan nituen, baina konpondu eta nire mekanikari bikainei esker, aukera aparta nuen lasterketan hartu nuen parte, eta ezin nuen aukera hori igarotzen utzi. Txapelketa gogorra izan da eta Yvan Mullerren eta Augusto Farfuseren mailako arerioak gainditzeko, ezinbestekoa izan da lasterketa guztietan puntu asko lortzea.”
2009/11/23
Azken berriak
> Lasterketa erabakigarria Macauen Repsol taldearentzat
> Yvan Mullerren podio berria Japonian
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.