Jaime Alguersuari Repsol pilotua izango da 1F-ko Red Bull eta Toro Rosso taldeen ordezko pilotua denboraldiaren bukaerara arte - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Lehiaketa >
Jaime Alguersuari Repsol pilotua izango da 1F-ko Red Bull eta Toro Rosso taldeen ordezko pilotua denboraldiaren bukaerara arte

Copy Repsol

Red Bullek Jaime Alguersuari pilotu gaztea 1F-ko bere taldeen hirugarren pilotua izango dela Alemaniako Sari Nagusiaz geroztik, uztailaren 11 eta 12 egunetan ospatuko dena Nürburgring-en. Aldi berean, pilotu katalana World Series-etan lehiatzen jarraituko da, Repsolen eskutik, Carlin taldean.

Taldeak egin duen adierazpen ofizialaren arabera, Red Bull F1ek Red Bull Racing eta Scuderia Toro Rosso taldeentzat izendatuta zuen ordezko pilotua aldatu du. Alemaniako SNtik aurrera Jaime Alguersuari izango da ordezko pilotua, Red Bull Young Driver taldean taldekide duen Brendon Hartleyren ordez.

Jaime Alguersuari, 19 urte dituena, britainiar 3F inoiz irabazi duen pilotu gazteena bilakatu zen 2008an, eta egun Renaulten World Seriesetan ari da lehiatzen.

Denboraldian zehar testik ezin egin denez, Red Bullek uste du Pilotu Gazteak trebatzeko programaren barruan dagoela hirugarren pilotua izendatzea, eta ondorioz, 1F-ko taldeen jarduera guztiekin jarraitu ahal izango du aukeratuak lasterketaren asteburuan, bilera teknikoetara joango da eta autoen eta pitaren arteko irrati bidezko elkarrizketak entzun ahal izango ditu. Denboraldiaren lehenengo zatian esperientzia hori bizi izan ondoren, Hartley orain 3F Euro Series programan egingo du lan.

2009/07/02

Azken berriak

> “Aukerez baliatzen ez bazara galduta zaude”
> Estrategia txar baten ondorioz Alguersuari podiumetik urrundu da


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.