Jaime Alguersuarik, Repsolek babestutako Carlin Motorsports taldeko pilotuak, bosgarren postuan bukatu zuen World Serieseko lehen lasterketa emaitza ona lortuta. Lasterketa bukatzean hau adierazi du: “Ohikoa denez, atzetik irten naiz eta aurrera egin dut. Eguneko lehen Qualifying-ean oso ongi joan da baina ez dugu jakin pistara ongi egokitzen, eta bigarrenean ez dugu hainbeste zorterik izan. Azkenean 9. postutik irten naiz eta 5. bukatu dut lasterketa”.
Kataluniako pilotua baikor agertu da World Serieseko hurrengo lasterketei begira eta lehiaketa horretarako munduko pilotuen txapelketaren sailkapenari begira: “Txapelketa oso irekita dago eta guk lanean jarraituko dugu autoarekin, hobetzeko eta txapelketaren lehen postuetan egoteko.” 2009/06/13 Azken berriak
> Animatu Jaime bere blogean
> World Seriesaren xehetasunak
> “Asteburu zaila izan da eta seigarren izatea emaitza ona da”
> Seigarren postu bikaina lortu du Algersuarik Monakon
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.