Lasterketa erabakigarria Macauen Repsol taldearentzat - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Lehiaketa >
Lasterketa erabakigarria Macauen Repsol taldearentzat

Copy Repsol

Turismoen Munduko Txapelketa Macauen bukatuko da, hilaren 22an. Martxoak 8an hasi zen Brasilen, eta SEAT Sport izan da haren protagonista nagusia. Taldea eta haren bost pilotuak WTCC-an gogoratzen diren txapelketa bukaerarik zirraragarrienetariko baten azken lasterketaren buruan. Gabriele Tarquini, Yvan Muller eta Augusto Farfus pilotuen artean dago lehia, beraien artean hamahiru puntu besterik ez baitaude, lehian dauden hogei puntuetatik. Eta SEAT eta BMW bitartean, hiru puntuko aldea besterik ez dago, lehenengoaren alde, guztira jokoan dauden hogeita seietatik.

Estatistiken arabera, SEATek ez du inoiz lasterketarik irabazi Macauen, nahiz eta espainiar marka eta bere pilotua den Yvan Mullerren han irabazi zuten Munduko Txapelketa iaz. Taldearen helburua estatistika hori haustea da, baina ez irabazteko bakarrik, 2008an bezala, munduko tituluak lortzeko baizik. Denboraldiaren hasierako helburua txapelketa bat irabaztea zen, baina taldekide guztiek argi dute biak saiatzen saiatu nahi dutela.

Agertokiak, gainera, zailtasun handiagoa ekartzen dio erronka horri. Macauko hiri-zirkuituak zona oso azkarrak eta kurba motelak eta angelu oso itxiak tartekatzen ditu. Oso zaila da aurreratzea eta errailek ez diete huts egiteko aukerarik uzten pilotuei. Horregatik, oso erabakigarria da sailkapen ona lortzea, eta taldeak horretarako egin du lan denboraldiko azken lasterketetan. Oscherslebeneko, Imolako eta Okayamako ondoz ondoko hiru poleak kirol estrategia baten ondorioak dira, zeinari esker, azken bi lasterketetan bost pilotuak Q2an jarri dituzten, eta hori ezinbestekoa da lehenengo lasterketa arrakastatsua izateko.

Hori izango da WTCC-aren azken lasterketaren abiapuntua. Macauen ohikoa denez, ostiralean izango da sailkapena eta lasterketak, igandean.

Jaime Puig, SEAT taldearen zuzendaria:
"Ez dugu inoiz ere irabazi Macauen, beraz, hauxe da aukerarik onena lehenengo aldiz egiteko. Halako txapelketa berdindu batean, segundo batean hamar auto daudela, titulua irabaztea lorpen handia da. Baina talde osoak egingo du lan biak irabazteko, eta urtean zehar egon diren arauen aldaketak kontuan izanik, emaitza hobezina da. Argi dut taldeko lanari esker Gabriele Tarquinik eta Yvan Mullerrek Augusto Farfuseren aurrean dituzten aukerak sendotu ahal izango dituztela pilotuen titulua irabazteko”.

Ordutegia
Azaroak 19, osteguna
05.20 – 05.50: Entrenamendu libreak

Azaroak 20, ostirala
01.45 – 02.15: Entrenamendu libreak
05.15 – 05.45: Entrenamendu libreak
08.50 – 09.40: Sailkapen saioa

Azaroak 22, igandea
00.50 – 01.05: Warm-up
05.05: 1. lasterketa. 9 itzuli abiadazko irteerarekin.
06.25: 2. lasterketa. 9 itzuli irteera geldiarekin.

2009/11/19

Azken berriak

> Yvan Mullerren podio berria Japonian
> Turismoen Munduko Txapelketaren lidergoa defendatuko du Repsol taldeak


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.