Krisialdi ekonomikoak biktima berri bat eragin du 1 Formulan. Bridgestone japoniar markak, pneumatikoen hornitzaile ofiziala dena, jakinarazi du 2010 Munduko Txapelketaren ondoren lehiaketa utziko duela. Automobilismoko Nazioarteko Federazioak (FIA) urte bete eskas du hornitzaile berria lortzeko.
Bridgestonek, FIAri erabakia jakinarazi diona, bere gastuak “lider teknologiko irudia eta helburuak betetzen duten teknologia berritzaileagoak eta produktu-linea estrategikoak garatzera” zuzendu nahi ditu”.
Jakinarazpen honekin firmaren eta 1 Formularen arteko 13 urteko elkarlanari jartzen zaio bukaera. Hainbat urtez Michelin frantziarrarekin lehian aritu ondoren, 2007an, Bridgestone txapelketako hornitzaile bakarra bilakatu zen. Orain, FIAk ordezko marka bat aurkitu beharko du.
Pneumatikoen firma ez da 1 Formula, haren kostu altuengatik, utzi duen Asiako enpresa bakarra. Urte honen hasieran, Hondak ere Munduko Txapelketa uzten zuela jakinarazi zuen.
2009/11/03
Azken berriak
> Alguersuarik ezin izan zuen Munduko Txapelketaren azken lasterketa bukatu
> Munduko Txapelketak agur esango du Abu Dhabin
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.