Alguersuarik ezin izan zuen Munduko Txapelketaren azken lasterketa bukatu - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Lehiaketa >
Alguersuarik ezin izan zuen Munduko Txapelketaren azken lasterketa bukatu

Copy Getty Images

1 Formulak agur esan dio 2009ari, Red Bullen garaipen bikoitzarekin. Sebastian Vettel alemanak irabazi du Yas Marinako zirkuitu ikusgarriko estreinaldiko lasterketa. Mark Webberek eta Jenson Buttonek bete dute denboraldiko azken podioa. Jaime Alguersuari espainiar pilotuak ezin izan du lasterketa bukatu autoak arazoak izan dituela eta. Fernando Alonsok hamahirugarren postutik esan dio agur Renaulti.

Lasterketaren ondoren, Jaime Alguersuarik azaldu du lasterketa uztearen arrazoia bere Toro Rossoaren martxa aldaketa haustea izan zela: “Pena bat izan da, martxa hautsi zait eta ezin izan dut ezer ere ez egin. Boxetara iritsi naizenean jarraitzeko esan didate, baina azkenean pistan gelditu zait”. Pilotu katalanak eguneko anekdota eskaini zigun, garaje okerra hartu eta “boxetan” sartu zenean’.

Yas Marinako lasterketarekin, Alguersuarik 1 Formulako bere lehenengo denboraldia itxi du. Iragan uztailean, automobilismoko maila gorenean debuta egin duen piloturik gazteena bilakatu zen. Harez geroztik, zortzi Sari Nagusi lehiatu ditu, hiru lasterketa bukatu ditu eta emaitzarik onena Brasilgo Sari Nagusian lortu du, non hamalaugarren bukatu zuen.

2009ko 1F-ko Munduko Txapelketa Yas Marinako zirkuitu ikusgarrian bukatu da. Vettelek luxuzko, edertasunezko eta argiz betetako agertokian lortu du bere denboraldiko laugarren garaipena. Brawn GP eta Red Bull izan dira berriz ere nagusi Abu Dhabiko Sari Nagusiaren lehenengo lau postuak beteaz. Fernando Alonsok hamahirugarren bukatu du eta Kimmi Raikkönnen hamabigarren besterik ez da izan.Lewis Hamiltonek lasterketa utzi behar izan du buruan zihoanean.

Abu Dhabiko SNren sailkapena:
1. Sebastian Vettel (Red Bull)
2. Mark Webber (Red Bull)
3. Jenson Button (Brawn GP)
4. Rubens Barrichello (Brawn GP)
5. Nick Heidfeld (BMW Sauber)
6. Kamui Kobayashi (Toyota)
7. Jarno Trulli (Toyota)
8. Sebastian Buemi (Toro Rosso)

Pilotuen Munduko Txapelketaren azken sailkapena:
1. Jenson Button 95 pt
2. Sebastian Vettel 84 pt.
2. Rubens Barrichello 77 pt.
4. Mark Webber 69,5 pt.
5. Lewis Hamilton 49 pt.
6. Kimmi Raikkonen 48 pt.
7. Nico Rosberg 34,5 pt.
8. Jarno Trulli 32,5 pt

Auto-egileen azken sailkapena:
1. Brawn GP 172 pt.
2. Red Bull 153,5 pt.
3. McLaren 71 pt.
4. Ferrari 70 pt.
5. Toyota 59,5 pt.
6. BMW Sauber 36 pt.

2009/11/02

Azken berriak

> Munduko Txapelketak agur esango du Abu Dhabin
> Jean Todt, FIAren presidente berria


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.