Repsoleko pilotuak bosgarren postuan bukatu du World Serieseko lehen lasterketa. Ez da egon mugimendu handirik eta Bartzelonako pilotu gazteak lau pilotu aurreratu ditu lehen itzulietan. Horri esker, bosgarren postuan sailkatu da. Garaipena Fauzyk lortu du eta berarekin batera izan dira podiumean Barba, bigarren izan dena eta Baguette, hirugarren.
Jaime Alguersuarik bosgarren postua lortu du World Seriesen lehen lasterketan Hungaroringeko zirkuituan. Repsoleko pilotuak emaitza bikaina lortu du lehen itzulietan lau pilotu aurreratuta. Horrela, bosgarren postura igo da eta horrela mantendu da amaierara arte. Segurtasun-autoa bi alditan atera da baina Alguersuarik ez du arazorik izan bere postua mantentzeko.
Kataluniako egotz dakiokeen gauza bakarra da podiumeko postuetan sartzeko gai ez izana. Garaipena Fauzy malaysiarrak lortu du hasieratik amaierara lider izanda. Lehiakideek ez dute estutu eta ez dira gai izan arazoak eragiteko. Podiumean Marco Barba espainola eta Bertrand Baguette belgikarra izan dira, bigarren eta hirugarren postuetan hurrenez hurren.
2009/06/13
> Animatu Jaime bere blogean
> World Seriesaren xehetasunak
Azken berriak
> “Asteburu zaila izan da eta seigarren izatea emaitza ona da”
> Seigarren postu bikaina lortu du Algersuarik Monakon
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.