
Hain egunerokoak diren lixiba edo garbigailuak erabiltzea arriskutsua izan daiteke ez badira etiketan agertu behar diren oinarrizko gomendio batzuk jarraitzen.
Kontsumoko Institutu Nazionalak egindako Etxeko eta Aisialdiko Istripuak Antzemateko Programaren arabera
(DADO), 2004ean gertatutako istripuen %1,7 produktu kimikoen ondorio izan ziren.
363/1995 Errege Dekretuaren arabera, 700/1998 Errege Dekretuak, apirilaren 24koak, ordezkatutakoa, gai arriskutsuak sailkatzen ditu eta ontziak bete beharreko arauak ezartzen dituzte, bai eta etiketetan agertu beharreko piktogramak eta arrisku zeinuak ere. Arriskuez ohartarazten duten araututako esaldiak ere agertzen dira eta erabilerarik buruzko aholkuak ematen dituzte.
Europar Batasuneko substantzia arriskutsuen sailkapenari, ontziratzeari eta etiketatzeari buruzko legeria aurreratzen doan heinean, Espainiako legerira gehitzen da. Araudiak ez ditu sendagaiak, pestizidak eta arau espezifikoak dituzten konposatuak barne hartzen.
Arriskurako arrazoiak
Araudian agertzen den arrisku mailaren sailkapenak ezaugarri fisiko-kimikoak dituzten produktuak desberdintzen ditu:
- Lehergaiak: gar batekin kontaktua dutenean leher daitezkeenak edo talkarekiko edo igurzketarekiko sentikorragoak direna.
- Erregarriak: bata bestearekin elkarrekintzan daudenean, batez ere sukoiak, beroa askatzen duten eta erreakzio exotermikoa eragiten duten prestakinak.
- Oso sukoiak: oso sutze-puntu bajua eta irakite-puntu bajua duen konposatuak; bai eta tenperatura eta presio arruntean, airearekin kontaktuan badaude sukoiak diren gas-prestakinak.
- Sukoitzeko errazak: energiarik gabe eta giro-tenperaturan berotzen edo sukoitzen diren produktuak; su iturri baten eragin arinaren ondorioz erraz sukoitzen diren eta ondoren suntsitzen direnak, airean eta presio normalarekin sukoitzen diren gasak, edo urarekin edo aire hezearekin kontaktuan daudenean kantitate arriskutsutan gasak erraz botatzen dituztenak.
- Sukoiak: su-puntu baxua duten substantziak
Ezaugarri toxikologikoekin:
- Oso toxikoak: arnasteagatik, ahoratzeagatik edo azaletik sartzeagaik arrisku oso larriak, biziak edo kronikoak, bai eta heriotza ere ekar ditzaketen prestakinak.
- Toxikoak: arnasteagatik, ahoratzeagatik edo azaletik sartzeagaik arrisku oso larriak, biziak edo kronikoak,bai eta heriotza ere ekar ditzaketen produktuak
- Kaltegarriak: arnasteagatik, ahoratzeagatik edo azaletik sartzeagatik larritasun mugatua izan ditzaketen prestakinak.
- Korrosiboak: ehun biziekin ukituan daudenean ekintza suntsitzailea eragin ditzaketen konposatuak.
- Narritagarriak: azalarekin edo mukosekin berehalako, luzea edo errepikatua den kontaktua izateagatik hanturazko erreakzioa eragin ditzaketen elementuak.
Giza osasunean duten eraginagatik::
- Karzinogenoak: arnasketagatik, ahoratzeagatik, edo azaletik sartzeagatik minbizia sor ditzaketen substantziak.
- Ugalketan eraginak izan ditzaketenak: arnasketagatik, ahoratzeagatik edo azaletik sartzeagatik fetua umetokian dagoenean kalte dezakete.
- Mutagenikoak: arnasketagatik, ahoratzeagatik edo azaletik sartzeagatik zelulen material genetikoa alda ditzaketen elementuak.
Ingurumenean dituen eraginengatik:
- Ingurumenerako arriskutsuak: berehala edo aurretik ingurumenerako arriskutsuak izan daitezkeen prestakinak.
Etiketatzeko arauak
Substantziak etiketatzeko araurik garrantzitsuenak hauek dira: ontziak era argian, errakurterrezean eta ezabaezinean etiketatuta egongo dira. Era berean, etiketa ikusgai egongo da eta ez da inoiz, itxitura, zigilu edo ontzia irekitzeko erabiltzen diren beste lekuetan jarriko. Itxierek erresistenteak izan behar dute, produktua alferrik gal ez dadin.
Ontziaren aurkezpena eta etiketaren kolorea jartzeko orduan, arrisku sinboloa eta atzekoa ondo bereizi behar dira. Testuan adierazi beharrekoa:
" Substantziaren izena.
" Kontzentrazioa.
" Ekoizle inportatzailearen edo banatzailearen izena, telefono zenbakia eta helbidea.
" arrisku oharpenak eta euren piktograma beltzak hondo laranjan.
" Substantzia arriskutsuak duten arriskuen ohartarazpenak, R esaldi izenez ezagutzen diren arrisku espezifikoei dagokienak. Ad. R23. Arnasterakoan toxikoa
" Zuhurtziaz erabiltzeko arauak. Ad. Ontzia ondo itxi.
" Etiketa tamaina txikikoa bada, horiek agertzen den liburuxka izan behar du.
" "CE etiketa" eta CE zenbakia idatzita agertu behar da.
Lixiben kasuan honako hau agertu behar da:
- Haurrengandik urrundu.
- Ez ahoratu.
- Azalarekin eta mukosekin ukitua ekidin.
- Kontuz, produktu narritagarria.
- Produktu amoniakal edo azidoekin kontaktuan gas toxikoa isurtzen du..
- Hipoklorito (material alkalinoa adieraziko da). Soluzioa (kloroa badu) eta litroko kloro aktibo gramoak.
- Urak desinfektatzeko gai edo ez gai
DADO Programan jasotako dauen arabera, substantzia horiekin istripuren bat izan duten pertsonen %0,4k dio baliteke produktuaren argibidea jarraitu ez izatea eta %0,2k produktuaren informazioa eskasa edo ez egotearen ondorio gertatu direla adierazi du.
Irakurriena
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.