Etxeetan agertzen diren intsektuen aurkako erremedioak - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Etxebizitza > Erreportajeak > Etxebizitzaren mantentze-lanak
Etxeetan agertzen diren intsektuen aurkako erremedioak

Eguraldi onarekin batera, etxean intsektu desatseginak agertzen hasten dira eta, batez ere, sukaldeetan instalatzen dira, janaria aurki dezaketen tokian, hain zuzen. Intsektuak akabatzeko erremediorik onenak adieraziko dizkizugu.

Etxeetan agertzen diren intsekturik ohikoenak inurriak eta labezomorroak dira. Batzuk zein besteak gure etxeetan instalatzen dira janaria aurkitu nahian; horregatik, haien tokirik gogokoenak sukaldeak eta egongelak dira. Horiek akabatzeko metodorik ohikoena intsektizidak edo produktu toxikoak erabiltzea da, baina labezomorroen kasuan erremedio horrek izurria ez du errotik erauzten, etxean agertu diren aleak akabatu arren, labezomorroen habia ez baitu desegiten. 

Jada etxean dauden aleak eliminatzeko intsektizidak egokiak dira, baina arazoa ez da hor amaitzen, hurrengo egunean berriro agertuko baitira. Inurriei dagokienez, produktu toxikoak erabili beharrean etxean prestatutako soluzioak erabiltzea gomendatzen dizugu. 

Inurrien aurkako etxeko errezetak 

Lehenik eta behin, otordu ondorenean janari-hondar guztiak ondo garbitu behar dira, erakarpen-foku baitira inurrientzat; inurriak janari-hondar txikiena geratu den tokira azkar batean hurbiltzen dira. Garbitu eta gorde maskotaren janari-ontzia, inurrien arreta gehien erakartzen duen elementuetako bat baita. 

Gaineko sukaldea eta sukaldeko mahaiaren gainazala ozpin eta ur nahasketa batekin (erdi eta erdi) garbitu eta despentsan jarri arrautza-oskolak erdibituta. Zabaldu usaindun iltzeak eta piperbeltz ehotua inurriak ikusitako tokietan. Aipatutako produktu horiek guztiak primerakoak dira intsektu horiek urrunarazteko eta etxean ez dute aurrera egingo. Txortalo eta erramu hostoak ere inurri-uxagarri apartak dira. Intsektu txiki horiek ikusi dituzun tokietan hosto batzuk jar ditzakezu. Neurri horiekin eta etxean janari-hondarrik egon ez dadin etengabe zainduz, segur aski ez duzu intsektizidarik erabili beharko.  

Labezomorroekin akabatzea

Labezomorroak inurriak baino are desatseginagoak dira. Horien itxurak atzerakada handiagoa eragiten digute eta oso zaila da horien habiekin akabatzea. Intsektizida jada etxean agertzen diren aleekin da eraginkorra, baina erremedio horrek arazoa ez du oro har konpontzen. 

Produktu toxikoen gamaren baitan, gomendagarriena labezomorroentzako beita erabiltzea da; intsektizida-esprai ezagunak dituzten fabrikatzaileek beraiek merkaturatzen dituzte. Beita horiek erabiltzea oso erraza da. Egin behar duzun gauza bakarra euskarri plastikoetatik behar bezala ateratzea da eta labezomorroak ibili ohi diren lekuetan banatzea, hau da, sukaldeetan eta bainugelatan.  

Paketeak sei edo hamabi beita eduki ohi ditu. Izurriaren bolumenaren arabera, formatu bat ala bestea aukeratuko da. Guztiak erabili behar dituzu eta fabrikatzaileak gomendatutako tokietan jarri (harraska azpian, kantoietan, zokaloetan eta etxetresna elektrikoen azpietan). Beita horiek labezomorroek gustuko dituzten substantziak dituzte; horregatik, osagai pozoitsu horietara hurbilduko dira, jan egingo dituzte eta, ondoren, beren habietara itzuliko dira hiltzera. Pozoiak habiako beste labezomorroak kutsatuko ditu eta, azkenean, guztiekin akabatuko du. 

Beitek hiru hileko iraupena dute eta denbora horretan zehar inguruan akabatutako aleak ikusi ahal izango dituzu, baina gehienak euren habiatara itzuliko dira hiltzera. Hiru hilabete igaro ondoren, arazoak oraindik jarraitzen badu, ez ahaztu beita zaharrak berriengatik ordezkatzea.  

 

Gaiarekin lotutako artikuluak:

Bigarren eskuko etxebizitzaren egokitzapena

Intsektuen aurkako lorategia

2008 ko maiatza k 13


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.