Eltxo-sareak, intsektuen aurkako babes eraginkorra - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Etxebizitza > Erreportajeak > Etxebizitzaren mantentze-lanak
Eltxo-sareak, intsektuen aurkako babes eraginkorra

Eltxoak eta beste intsektu hegalari batzuk gure etxeetara sartzen dira udan. Eltxo-sareak baliabide egokiak dira horiei etxerako sarrera ekiditeko eta uda-sasoiaz gonbidatu desatsegin horiek gabe gozatzeko.

Espainiako Errege Akademiak bi eltxo-sare mota bereizten ditu nabarmenki: oherako gasazko edo tulezko oihal zintzilikariak eta ateetarako eta leihoetarako bastidoreak. Bata zein beste aukera baliozkoak dira intsektu hegalarien aurka babesteko, nahiz eta bigarren aukera eraginkorragoa izan; izan ere, euliei, eltxoei eta liztorrei etxerako sarrera eragozten diete tulezko edo gasazko eltxo-sareek lo-orduetan soilik babesten zaituzten bitartean. Alabaina, oihalezko proposamen horiek oso apaingarriak dira eta ukitu koloniala ematen diote edozein logelari. Primerakoak dira eltxoen plagak dauden landa-eremuetarako nahiz hondartzarako; oso ekonomikoak dira, gela alaitzen dute eta hautatutako tonalitatearen edo barnebiltzen dituzten apaingarrien arabera, diseinu desberdinak daude. Tulezko edo gasazko eltxo-sareak, jada dekorazioko denda askotan saltzen dituztenak, motibo desberdinekin pertsonalizatu ditzakezu, hau da, brodatu, begizta, pasamaneria edo haurrentzako detaileak haurren logelarako, gela eraldatuko duten drosel originalen aldeko apustua eginez.    

Ateetarako eta leihoetarako bastidoreak

Eltxo-sareen edo ateetarako eta leihoetarako bastidoreen mailan, proposamen-sorta handia dago. Intsektu hegalarietatik babestu nahi duzun espazio-motaren arabera aukeratuko duzu modelo bat edo bestea. Adibidez, irekidura- eta itxitura-sistemarik ez duten zuloetan (gas-instalazioagatiko aireztapen-zuloak leihoetan eta ateetan) edota nekez iristen zaren leihoetan eltxo-sare finkoak jar daitezke, zuzenean leihora egokitzen direnak. Eltxo-sare finkoak alternatiba egokiak dira etxe familiabakarretarako; izan ere, atearen edo leihoaren kanpoko aldean ezartzen denez, fatxadaren itxura alda dezake eta, seguruenik, etxebizitza-blokeko jabekideen elkarteak soluzio hori ez luke onartuko. 

Etxe gehienetan, gomendagarrienak eltxo-sare biribilgarriak izango dira; pertsiana arrunten antzera funtzionatzen dute, beraz, neguan, biribilkatu eta jaso ahal izango dira eguraldi onak hasten direnean berriro ere erabiltzeko. Maila horren baitan, kokatzen diren euskarri-motaren arabera, aldaera ugari egongo dira. Eltxo-sare biribilgarri bertikal bakunak daude, edota espazio handietarako, hala nola, balkoietarako eta ateetarako, orri bikoitzekoak alde batera biribilkatzen direnak. Eltxo-sare biribilgarri lerragarriak ere badaude, orri lerragarriak dituzten leihoetarako eta ateetarako eginak. 

Ateetarako nahiz leihoetarako eltxo-sareak erosi aurretik, ezinbestekoa izango da saltokiko profesionalari estali nahi duzun euskarria zein den azaltzea, baita zein irekidura- eta itxitura-sistema duen eta zer-nolako dimentsioak dituen ere. Hark aholkatuko zaitu udan intsektu hegalariez babesteko modelorik eraginkorrenaz. 
     
Iraupen luzeko solidarioak 

Afrikan lan egiten duten GKE (Gobernuz Kanpoko Erakundea) ugarik Afrikako biztanleria iraupen luzeko eltxo-sareez hornitzeko kanpainak gauzatzen dituzte. Malariari, kontinente horretako haurren hilezkortasun-tasaren kausa nagusia, aurrea hartzeko modurik onena da. Iraupen luzeko eltxo-sareak, ehunezko material erresistenteez eginak, bakoitza sei bat euro kostatzen da eta horiei esker bizitza asko salba daitezke. 2005. urtean, Unicef erakundeak iraupen luzeko 17 milioi eltxo-sare erosi zituen eta mundu-mailako hornitzaile nagusi bihurtu zen. Horrelako ekimenetan, enpresa ugarik hartzen dute parte, horien artean, Vestergaard Frandsen enpresa daniarra nabarmentzen da, azpigaratutako herrialdeetan gaixotasunak kontrolatzeko larrialdietako proposamenak sortzen espezialista. Enpresa horrek egindako iraupen luzeko eltxo-sareak eta errezelak pandemia kaltegarriak eragiten dituzten intsektuak uxatzen dituzten materialez eginda daude, eta uxatzen jarraitzen dute behin eta berriz garbituagatik eta urte askotan erabili ondoren ere.

Gaiarekin lotutako artikuluak:

Intsektuen ziztadei udan aurre egitea

Etxeetan agertzen diren intsektuen aurkako

2008 ko uztaila k 30


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.