Bilakatu zure gela suite batean - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Etxebizitza > Erreportajeak > Etxebizitzaren mantentze-lanak
Bilakatu zure gela suite batean

Suite-motako logela lortu nahi baduzu, bainugelarekin eta egon toki txiki batekin, enpresek eskaintzen dituzten proposamenak sakonean aztertu behar dituzu aukera paregabea aurkitu arte.

Lehenik eta behin, suite-motako logela lortzeko dituzun aukera errealak baloratu behar dituzu, haren tamainan eta ondoko geletan arreta jarriz, agian trenkadaren bat bota beharko baituzu bi espazioak bateratzeko. Gelak horretarako adina metro baditu, suite-motako gela sortzeko aski izango da altzariak banatzeko modua aldatzea eta elementu berriak gehitzea, hala nola, panel bereizleak, egon tokia eta abar. Edonola ere, ordea, dekorazio, barne-diseinu eta erreforma enpresa edo estudio bat baino gehiago kontsultatzea ezinbestekoa izango da harrituta utziko baitzaituzte ezagutzen ez zenituen eta aurrekontu desberdinetara egokitutako alternatibekin. 

Bota begirada bat bizi zaren inguruan, sartu dekorazio-dendetan, barne-diseinuko estudioetan eta logeletan eta bainugeletan espezializatutako enpresatan. Azaldu adituari zure ideia eta zenbat diru gasta dezakezun eta merkatuak aukera-sorta zabala eskaintzen dizula egiaztatuko duzu: espazioak bereizteko panel bereizletatik hasi eta funtzio banatzailea betetzen duten arropa-armairuetara, hoditeria, zisternak eta bainugelako bestelako osagaiak ezkutatzen dituzten horma sanitarioak eta abar.   

Gela bat bizitzeko

Suite-motako gela baten abantailen artean, bertan denbora gehiago igarotzeko gela bihurtzen dela da eta ez atseden hartzeko toki soila. Egon toki txiki batek, irakurtzeko, idazteko, ikasteko, telebista edo DVDa ikusteko nahiz musika entzuteko aukera emango dizu. Helburua erosotasun handiagoa lortzeko gelan hobekuntzak egitea da. 
Logelan egon tokia sortzeko, metro gutxi batzuk baino ez dituzu behar eserleku bat (sofa, besaulkia, pare bat aulki, puffak eta abar), mahaia eta lanpara jartzeko. Ondo egokituz gero oso toki txikia hartzen duten hiru pieza; giro lasaian, bizikide dituzun gainerako lagunengandik urrun zure zaletasunez gozatzeko aukera izango duzu, zuk ere intimitatea behar baituzu. 

Zure logela “gerlariaren atsedenerako” toki aparta bilaka dezakezu ekimen apur bat edukita. Agian, orain duzun baino espazio gehiago lortuko duzu ohea beste posizio batean jarrita, gelatik behar ez dituzun altzariak (inoiz esertzen ez zaren eta tokia hartu baino egiten ez duten aulkiak eta altzari lagungarriak) kenduta edota armairu handiaren ordez arropa gordetzeko egitura modernoagoak, esaterako, horman ezartzen diren aluminiozko profilak, erabiliz.  

Bainugelarako soluzio abangoardistak

Bainugelen enpresek beren katalogo berrietan komun-ontziak kasik obrarik egin gabe instalatzeko formulak jasotzen dituzte. Ospe handiko diseinugileen sinadura daramaten pieza abangoardistak, edozein lekutara egokitzen diren komun-ontziak dira suite-motako logela modernoak eta batere arruntak ez direnak sortzeko aukera egokienak. 

Horra hor proposamen interesgarri batzuk: Simplex (pdf) lineako konketak, Martin Azua eta Gerard Moliné diseinugileek diseinatutakoa, Premio Delta del Plata 2007 diseinuko sari entzutetsuaren irabazlea. Konketa soilak dira, edozein tokitan instala daitekeen mahuka dutenak; horma sanitarioak dituzte, bainugelarako soluzio abangoardistak sortzeko sistema, izan ere, hoditeria edo zisterna hormaren atzean gordetzen ditu edota komun-ontzia eta bideta bertatik zintzilikatzen, 400 kiloko pisua jasateko garatuta baitago. Eta Órbita Boing (pdf) konketa bigunak, Estudio ZyX enpresak diseinatutakoa, ezkutuan dagoen metalezko egitura baten bidez horman ainguratzen direnak. Barne-diseinuko eta dekorazioko estudioetan aurki ditzakezun nobedadeen era askotako aukeraketaren hiru adibide baino ez dira.

Carmina de la Asuncion   

aipatutako artikuluak

Birziklatzuz apaintzea

Feng Shui, apaintzeko era harmoniatsua

2008 ko ekaina k 4


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.