Etxeko energia-kontsumoa - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Etxebizitza > Erreportajeak > Etxebizitzaren mantentze-lanak
Etxeko energia-kontsumoa

Etxeko energia-kontsumoa ez da etxearen tamainaren araberakoa, baizik eta eraikuntzaren orientazioaren, isolamendu termikoaren mailaren eta etxea dagoen tokiko klimaren araberakoa.

IDEA, Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutuaren Energiaren Gida Praktikoaren arabera, berokuntza eta ur bero sanitarioko instalazioei dagokie Espainiako etxeetako energia-kontsumoaren %67a. Horregatik, sistema egokiena aukeratzerakoan, tentu handiz jokatu etxean behar duzun beroa esku betean gastatu gabe lortzeko. 

Zona beroetan bero-ponpa batekin baliteke aski izatea; aldiz, zona hotzetarako berokuntza eta ur bero sanitarioko instalazioa galdara indibidualaz edukitzea egokiagoa izango da. Kasu horretan, Repsol-zerbitzuei begirada bat botatzea gomendatzen dizugu, eskaintzen dituzten planak etxebizitza-mota desberdinen eta bloke komunitarioen beharretara egokitzen baitira. 

Gas naturala, propanoa edo butanoa erabiltzen duten galdarak (pdf) zona hotzetan dauden etxebizitza txiki, ertain nahiz handietarako primerakoak dira. Errendimendu handiko edota goieneko errendimendua duten galdarak aukeratu behar dituzu beti, izan ere, garestiagoak izan arren, errendimendu txikiagoko galdarekin alderatuz energiaren %25a aurrezten dute. Etxearen tamainaren arabera erabakiko da bertan instalatu beharreko erradiadore-kopurua. Noski, zenbat eta metro eta gela gehiago eduki, orduan eta erradiadore gehiago instalatu beharko dira. 

Isolamendua, energia aurrezteko gakoa   

Etxe berri bat erostekotan bazara, ezinbestekoa izango da eraikuntzako materialei eta isolamendu termikoaren mailari arreta jartzea, ez baitu ezertarako balio ekipo eta sistema eraginkorretan inbertitzeak bestetik eraikuntzan isolamendurako erabilitako material kaskarraren ondorioz energia gehiago behar baduzu. 

Etxe berriak teilatuan, alboko etxeetatik bereizten duten hormetan eta itxituretan (leihoetan eta beirak jartzean, ateetako markoetan eta molduretan, pertsiana biribilgarrien laukietan, tximinietan eta ihesbideetan) isolamendu termiko egokia ez badu, askoz ere energia gehiago kontsumituko du. Zure etxeak ildo horretan hutsuneak baditu, hobekuntzak egin ditzakezu kortxoa, beira-zuntza edo poliuretanoa, gaitasun isolatzaile handiko materialak, gehituz. Horrela, zure etxeko energia-kontsumoaren %30a murriztera iris zintezke. 

Energia berriztagarrien erabilera  

Eraikinen eraikuntzari buruzko lege-esparru berriak, 2007an indarrean sartu zena, eraikuntza berrietako isolamenduari eta argiteriari dagokionez hobekuntzak eskatzen ditu eta energia berriztagarrien (eguzki-energia, termikoa fotovoltaikoa) erabilera sustatzen du, neurri batean bada ere, iturri berriztagarrietatik datorren energiaz balia dadin.Energia berriztagarrien erabilerarekin energia eta diru dezente aurrezteaz gain, iraunkortasunaren aldeko apustu interesgarria egiten da eta, gainera, estatuak kanpoko baliabideekiko duen mendekotasuna murrizten laguntzen du.  

Eguzki-energia termikoa aukera ezin hobea da Espainiarako, izan ere, Europako estatuen artean, urtean zehar, azalera unitateko eguzki-erradiazio handiena jasotzen duen herrialdeetako bat da. Horrelako instalazioak bestelako instalazio tradizionalen, esaterako, berokuntzarako eta ur bero sanitariorako gasezko edo gasoliozko galdarak, osagarri izango dira beti. Bi sistemen arteko konbinazioak orokortzen ari dira estatuan bizitegi-eraikin berrietan eta, urte batzuen buruan, eraikin horiekin aurrezten den energiari buruzko estatistika fidagarriak edukiko ditugu. 

Egun, eguzki-energia termikoak Espainian heldutasun handia lortu du, bai alderdi teknologikoari dagokionez, bai merkaturatze-esparruari dagokionez ere. Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren datuen arabera, sistema horiei esker ur bero sanitarioaren ekoizpenean lortzen den energia-aurrezpenaren ehunekoa %50-%80 bitartekoa da sistema konbentzionalekin alderatuta.  

 

Gaiarekin lotutako artikuluak

Gela bakoitzerako tenperatura egokiena

Landareen bitartez energia aurreztea

2008 ko maiatza k 21


Confianza online-ra sarrera

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.