Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Etxebizitza > Erreportajeak > Gastuak kudeatu
Nola kontratatu butanoa

Etxebizitza berri batera heltzeak funtzionatzen hasteko ezinbesteko zerbitzuak kontratatu beharra dakar. Hona hemen gas edo propano butanoaren hornidurarako jarraitu beharreko urrats guztiak.

Asko dira etxebizitzaz aldatzean kontuan hartu beharreko alderdiak. Etxebizitza erosteko “paper-nahaste” itzelaz gain, aldaira egin, altzariak eta ezinbesteko artikuluak erosi, eta garrantzitsuena, “etxean bezala” sentitzeko oinarrizko zerbitzuak kontratatu behar dira. Butano edo propano gasa aukeratzen badugu, lehenik eta behin bermea eskaini eta azkar eta eraginkortasunez jardungo duen baimendutako instalatzaile batengana jo beharko dugu.

Repsol YPF, Espainian eta Argentinan gas banaketaren liderra, butano edo propano gasaren horniduran gaur egun bermerik onena eskaintzen duen enpresa da. Komenigarriena zure zonaldetik hurbilen den konpainiako agentziarekin harremanetan jartzea da. Agentziaren kokapenaz jabetzeko, nahikoa da 901 100 100 telefono zenbakira-deitzea edo horretarako konpainiak jarritako web orrialdera jotzea.  

Hitzordua hartu beharko duzu antolaketako teknikari batekin instalazioa aztertzeko eta instalazioaren egoera egiaztatzeko. Horrela, dena egoki badago, operarioak instalazioaren egokitasuna egiaztatuko du dokumentu batean ondoren kontratua formalizatzeko. Horrela ez bada, profesionalak instalazioak segurtasun elementu guztiak izateko jarraitu beharreko ekintza guztiak jakinaraziko dizkio bezeroari.

Behin instalazioaren egoera egiaztatuta butano edo propano gasaren kontsumorako, konpainiaren agentziara jo beharko da kontratua formalizatzeko eta ondoko dokumentuak aurkezteko: NANren fotokopia edo Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergaren (IAE) azken ordainagiria, enpresa bada; bizigarritasun-zedularen fotokopia edo autonomia-erkidegoek eskatutako ordezko dokumentua, etxebizitza berria denean; gas-instalazioaren ziurtagiria edo aurretiko ikustaldian enpresako teknikoak luzatutako egokitasun-dokumentua; eta berokuntza-instalazioaren ziurtagiria, hala badagokio, Lurraldeko Erakunde Eskudunaren (OTC) sarrera-erregistroarekin. 

Gasa etxean

Hortik aurrera, behar dituzun bonbonak eska ditzakezu eta erregularki birjarri, herri guztietara heltzen den butano eta propanoaren etxez etxeko banaketa zerbitzuaren bidez. Bezero berriaren betebeharren artean, instalazioaren aldizkako azterketa dago. Repsol YPF-ren arabera, azterketa hori lau edo bost urterik behin egin behar da, autonomia-erkidegoaren arabera, eta gas-erregaien banaketa eta erabileraren Erregelamendu teknikoaren 7. artikuluak ezarritakoaren arabera, uztailaren 28ko 919/2006 Errege-Dekretuak onartutakoa. 

Konpainiaren website-ak, orrialde gomendagarria kontzeptuak argi azaltzen direlako eta zalantzak eta kontsultak ebazten direlako, segurtasun aholku erraz batzuk jarraitzeko bideak eskaintzen dizkigu: garraiobide malgua ez dadila sukaldeko labearen atzeko aldearekin edo bestelako bero-iturri batekin kontaktuan egon; gas-gailuren bat deneko lekuan aireztapenen bat izatea (saretak badira, ez dira hautsez zarratuta edo objekturen batek estalita egon behar); eta garrak beti itxura egonkorra eta urdin kolorea izan beharko du.

Repsol YPF-k erabateko zerbitzua eskaintzen du. Horien artean, matxura edo larrieladietarako asistentzia eguneko 24 orduz. Lan egiten duen materialaren garrantziaz jabetuta, eta kontsumitzailearentzako lehentasunezko produktua denez, petroleo-enpresak zerbitzu interesgarriak jartzen ditu eskura etxeko erosotasuna eta lasaitasuna sustatzeko. Adibiderik esanguratsuena ondoko alderdiak dituen Plus Mantentze Zerbitzua da: derrigorrezko berrikuspen ofíziala, instalazioaren urteko ikuskapena, kosturik gabeko abantailak matxuren zerbitzuan, eta 30.000 euroko estaldura duen asegurua.

Repsol YPF butano-bonbonaren 50. urteurrena ospatzen ari da. Gertakari hori ospatzeko eta espainiarren memoria sentimentalari eta sozialari lotutako produktu horri omenaldia eskaintzeko, konpainiak bere Interneteko atarian partaidetzako arloa jarri du abian, norberak bonbona enblematikoarekin zerikusia duten istorioak, irudiak eta bideoak bidaltzeko.

 

Gaiarekin lotutako artikuluak

- Produktuak eta zerbitzuak

Gasaren erabilerari buruzko neurriak

2008 ko otsaila k 12


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.