Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Etxebizitza > Erreportajeak > Etxea erosi
Babes Ofizialeko Etxebizitzak

Babes Ofizialeko Etxebizitza, BOE, aukera egokia da errenta baxua duten kolektiboentzat. Sarbide-aukerarako erregelementazioa eta araudia, Etxebizitza Ministerioarekin elkarlanean, Autonomia desberdinen artean kudeatzen da.

Edozein herritarrek du Babes Ofizialeko Etxebizitzarako eskubidea, betiere bere Erkidego Autonomoaren Etxebizitza Plangintzetan hizpatutako baldintzak betetzen baditu. Horiei buruzko informazioa lortzeko, komenigarriena herriko Udalarekin harremanetan jartzea da, ondoren kontu horiek daramatzan erakundearekin harremanetan jartzeko. Kontu horiek Etxebizitzaren Udal Enpresetan jorratzen dira. Halaber, komeni da Etxebizitza Ministerioaren website-a bisitatzea, hain zuzen ere. Bertan, ekintza guztiak, legegintzako erreformak eta laguntzak eta Espainiako autonomia desberdinekin esteka zuzenak biltzen dira. Herri-administrazioen website horrek, Hirigintza eta Etxebizitza Ministerioaren bidez, BOEn sustapena eta horietarako aukera izateko erregistro-epeak eskaintzen ditu. Atari hauetako batzuetatik izapide-eskaerak deskarga daitezke. Etxebizitza Ministerioak eskaintzen duen bezeroarentzako arreta telefono-zenbakia ondoko hau da: 900 900 907. 

Etxebizitza Planaren erreforma BOEn inguruan

Gaur egun, 2005-2008 Etxebizitza Plana da indarrean, joan den 2008ko urtarrilaren 11n erreforma zehatzak ezarri dituena. Data horretan, Ministro Kontseiluak ezarritako aldaketei bidea ematen dien Errege Dekretua onartu zuten. BOEn inguruan herritarrentzako berrikuntza nagusia erosketa aukera eskaintzen duen alokairua da. Neurri horrekin, errentariak eraiki osteko hamar urtean etxebizitza erosteko aukera izango du, eta lehentasuna izango dute gutxienez ere bost urtez izan diren errentariek. Sustatzaileei zuzendutako erreformak ondoko hauek dira: Beharrezko epearen murrizketa merkatu askerako emandako etxebizitza babestutakotzat jotzeko, urte batean egiten dena, lehen bi zirenean; eta babestutako etxebizitzen, erregimen bereziko etxebizitzen eta adostutako prezioa duten etxebizitzen prezioen eguneratzea. Gobernuak babestutako etxebizitzaren oinarrizko prezioaren %4,12ko goititzea ezarri du. Ondorioz, metro karratua 758 euroan geratuko da (30 euro gehiago erreforma baino lehen). Prezioak eguneratzearen helburua etxebizitza sozialak eraikitzea sustatzea da. Erdi mailako errentak dituzten familiek (6,5 aldiz IPREM, 3,316 euro hilabetean etxebizitzako) adostutako prezioa duten etxebizitzetarako aukera izateko, eta errenta txikiagoko familiek (2,5 aldiz gutxiago IPREM, 1,273 euro hilabetean etxebizitzako) erregimen bereziko etxebizitzetarako aukera izateko. Adostutako maileguen interes-tasa %4,35etik %5,09ra pasa da eta amortizazio-epea 25 urtetik gorakoa izatera pasa da. 

Gazteei zuzendutako laguntzak

Gazteek, 20 eta 35 urte bitartean direnek (nahiz eta autonomia-erkidego batzuetan 36 urtera luzatu), babestutako etxebizitzarako sarbideari buruzko informazioa ez ezik, orokorrean etxebizitzari buruzko informazio osoa ere izango dute (alokairuak eta erosketa) www.ayudasviviendajoven.es website-an, Espainiako Gazteriaren Kontseiluak sustatutako eta Etxebizitza Ministerioak diruz lagundutakoan. Bertan, etxebizitzarako aukera izateko deialdi eta diru-laguntzei buruzko informazioa agertzen da. Halaber, udalek, autonomia-erkidegoek eta Gobernuak iragartzen dituen sustapenak. Atal bat dago erregistratzeko, eta horren bidez era guztietako kontsultak egin daitezke, posta-elektronikoz, eta era berean eskuko telefonoan erakundeek, eraikuntzako enpresek eta sustatzaileek emandako edozein berrikuntzaren berri jasotzeko aukera dago. Atarian erabilpen handiko hileko buletinak aurkezten dira. Azkenak, “Hipoteka maileguak” eta “Etxebizitza babesturako irisgarritasuna” izan dira. Edukiak hizkuntza argian eta ulerterrazean idatzita daude, eta deskarga daitezke ondoren inprimatzeko. Atariak ondoko kontu hauen jakinaren gainean izateko bilatzaile erabilgarria du: deialdiak eta diru-laguntzak, etorkizuneko sustapenak, etxebizitzari buruzko informazio-zentroak, araudia, Espainiako probintzia eta udalerri guztietako etxebizitzei buruzko sententziak.

 

Gaiarekin lotutako artikuluak:

Zure etxea zu zeuk eraiki

Etxebizitza kontu batekin aurreratzea

 

2008 ko urtarrila k 18


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.