Sabaiko haizagailuak apaingarri bihurtu dira eta oso egoki geratzen dira logeletan, egongeletan eta bainugeletan. Baina garrantzitsuena airea modu egokian higitzea eta isilak izatea da.
Sabaiko haizagailu on baten gakoa higitzen duen aire-bolumenaren eta eraginkortasun energetikoaren –aparatuaren motorraren potentziak baldintzatzen duen ezaugarria– konbinazio perfektua da. Potentzia txikiko motorrak potentzia handiagokoak baino energia gutxiago kontsumitzen du, baina airearen mugimendua ere ez-eraginkorra izan daiteke eta, ondorioz, nahi den freskura lortu ez.
Sabaiko haizagailu bat eskuratu aurretik, hartu hura jarri behar duzun gelako neurriak eta galdetu hornitzaileari norbere beharretara ondoen egokitzen den produktuaren berri. Aparatuaren tamainari dagokionez, 107-132 zentimetro bitartean (hegalaren punta batetik bestera) eduki ohi dute gela txiki, ertain edo handira egokitzeko. Haizagailua zintzilikatuko den gelako sabai-motaren berri ere eman behar zaio profesionalari, sabai guztiak ez baitaude haizagailuaren pisuari eusteko prestatuta; eta, edonola ere, haizagailua behar bezala instalatzeko ezinbesteko pistak ematen ariko zara.
Isilak eta kulunkarik gabeak
Sabaiko haizagailua erosi aurretik baloratu behar dituzun bi oinarrizko alderdi zarata-maila eta kulunka dira. Itxura erakargarria duten produktuek ez zaitzatela engaina. Egiaztatu haren sendotasuna, palen materialak, palen eta erdiko gailuen arteko loturak eta probatu etxera eraman aurretik. Berebiziko garrantzia du haizagailua isila izateak; izan ere, zenbait modelok ateratzen duten zarata izan ohi da erabiltzaileek aparatu horiei dagokienez behin eta berriz errepikatzen duten kexa. Eta, era berean, kalitatezko proposamen baten aurrean zauden jakiteko balioko dizuten xehetasunetako bat izango da. Oro har, sabaiko haizagailu isila ondo pentsatutako eta zorroztasunez garatutako aukera izaten da. Fabrikatzaileak zaratarik eta kulunkarik eza bermatzen duten material eta sistema egokietan kostuak aurrezten ez duela jardun adierazten duen datu garbia. Prezioa ere, kontuan hartu beharreko beste balio bat izango da. Sabaiko haizagailuen tarifa-maila 100-1.000 euro bitartekoa izango da gutxi gorabehera. Noski, oso zaila da aparatu oso merke batek eskatutako kalitatezko beharrak asetzea.
Apaingarriak
Haizagailuak eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatutakoan, beste zenbait alderdi ere, besteak beste, estetika, kolorea, akaberak, kontuan hartu ahal izango dituzu aparatua jarri behar duzun gelako dekorazioarekin ondoen datorren modeloa aukeratzeko. Aukera-sorta askotarikoa da, hala nola: kolonialak, Hemingway-ren estilo hutsekoak; errustikoak, jatorri eta testura desberdinetako zurezko hegalekin; modernoak, kolore askotako aluminiozko edo polikarbonatozko hegalekin. Gaur egungo haizagailu onenetarikoak diseinugile ospetsuek diseinatutakoak dira, esaterako, Ferdi Giardini italiarrarena, zeinak, orain dela hamarkada bat baino gehiago Blow modeloa garatu zuen; Ron Rezec iparramerikarrarena,Modern Fan Co konpainiaren (sabaiko haizagailu modernoetan aditua) fundatzailea; edota Hunter konpainia iparramerikarraren (sektore horretako enpresa handietako bat) ekipoa, kalitate bikaina duten konta ezin ahala proposamen dituena.
Argiarekin nahiz argitik gabeko bertsioak eta aktibatzeko mekanismo-mota desberdina dutenak daude. Batzuk aparatutik zintzilik dagoen katetik tiratuta funtzionatzen dute; eta praktikoenak, urruneko kontrol bidezko managailuaz martxan jartzen direnak dira. Managailu horrekin, gainera, abiadura desberdinak eta argiak piztea edo itzaltzea ere erregulatu ahal izango dituzu.
Gaiarekin lotutako artikuluak
- Bigarren etxebizitza erosteko gakoak
Irakurriena
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.