Etxebizitza enkantean erostea jabego bat eskuratzeko modu original bat da, hasierako prezioarekiko %30eko deskontuak izan ditzakeena. Krisi-garaian, higiezin publikoen eta pribatuen enkanteak ugaritu egiten dira.
Krisi-garaian, hipotekengatiko ez-ordaintzeak eta zerga-zorrak ugaritu egiten dira eta arrazoi horiengatik epailearen erabakiz higiezin asko enkante publikora ateratzen dira. Orain dela urte batzuk etxebizitzak erosteko modalitate hori lehen eskuko informazioa zuten pertsonengana mugatzen bazen ere, besteak beste, epaitegietako langileengana eta “enkantegileak” deituengana, egun, askoz ere errazagoa da etxebizitzen enkanteetan parte hartzea jarduera horri Gizarte Segurantzako Diru-bilketarako Erregelamendu Orokorrak, 2004ko ekainaren 11n onartuak, jarritako mugei esker.
Higiezinen enkante publikoekin batera, krisi-garaian, enpresa espezializatuen, horien artean, Tulipp, Atisreal edo CB Richard Ellis, enkante pribatuak ere asko ugaritzen dira. Enpresa horiek, askotan, sustatzaileak saldu ezin dituen etxebizitza eta higiezin (merkataritza-lokalak eta pabiloiak) berriak eskaintzen dituzte; baita dagozkien hipotekak ez ordaintzeagatik banku- eta finantza-erakundeek berenganatu dituzten jabegoak ere.
Zenbait banku-erakundek beren web guneetan etxebizitza-poltsak gehitzen dituzte etxebizitzen enkanteetan ordaindu dutena baino garestiago; izan ere, enkanteetan, interesatuarekin beheranzko negoziazioa onartzen dute. Enkantean etxebizitza bat erostera animatzen bazara, jakin behar duzu, etxebizitza horrek hasierako prezioarekiko %18 - %30 bitarteko deskontuak lor ditzakeela. Pública Subasta ataria bisitatzea gomendatzen dizugu, Espainiako higiezin publikoen eta pribatuen enkante guztiei buruzko eguneratutako informazioa eskaintzen duena.
Ekin diezaiogun
Behin nahi dugun higiezina Internet bitartez hautatutakoan, higiezina ikustera joan behar duzu haren egoera egiaztatzeko eta hura okupatzen duenarekin –zeina, ez-ordaintzeengatik demandatutako etxe-jabea izan daitekeen– harremanetan jarri. Zordunarekin akordio abantailatsua lor dezakezu eta hark enkantea ospatu aurretik higiezina zuri saltzea lortu eta bi alderdiak irabazten atera: etxe-jabeak eskatzen dizkioten ordainketak egin ahal izango ditu etxebizitza enkantetik askatuz eta zuk, berriz, etxebizitza merkatu askeak ezarritako kostutik behera lortuko duzu. Ezinbestekoa izango da higiezinak dituen kargez Jabetza Erregistroan informatzea eta, baita, etxebizitza hori finantzatzeko zure kreditu-aukerak bankuan kontsultatzea ere.
Higiezinen enkante publikoan, ekintza ospatu aurretik fidantza bat aurkeztu behar da eta eskaintza enkantearen egunean egin. Gordailu hori itzuli egingo zaie eskaintza irabazten ez dutenei. Enkante publikoan etxebizitza bat erosteko ezinbestekoa izango da eskaintzaile onena izatea, nahiz eta horrela ere ez den etxebizitza eskuratzea bermatzen, eskaintzak ehuneko jakin bat estali behar baitu, eskainitako ondasunaren eta deialdi-motaren araberakoa izango dena.
Enkante pribatuetan, enpresaren web gunean izena eman behar da eta eskaintza egokiak egin. Azkenean, etxebizitza esleitzen bazaizu, erresa-kontratu bat sinatu beharko duzu eta eragiketaren zenbateko osoaren %10a ordaindu. Hilabeteko epean, gutxi gorabehera, formalizatuko da salerosketa-kontratua. Etxebizitzen enkante batean parte hartzea erabakitzen baduzu, aholkularitza profesionala edukitzea komeniko zaizu, higiezinen kudeatzaile baten bitartez, nahiz abokatu edota arlo horretan adituak direnen bitartez. Aditu horiek prozesuak dirauen bitartean laguntzeaz gain, higiezina esleitu ondorengo legezko eta administrazio-izapideak azkartzeaz ere arduratuko dira.
Gaiarekin lotutako artikuluak:
- Etxebizitzak birgaitzeko laguntzak
- Diruz lagundutako etxebizitzak eta etxebizitza-kooperatibakIrakurriena
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.