Obrak egiteaz nekatuta? Poliesterrezko igerilekuek abantailak baino ez dituzte eskaintzen - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Etxebizitza > Erreportajeak > Etxea erosi
Obrak egiteaz nekatuta? Poliesterrezko igerilekuek abantailak baino ez dituzte eskaintzen

Geure lur zatian igerilekua edukitzea benetako luxua da, baina, batzutan aukera horri uko egin behar izaten diogu horiek instalatzea konplexua eta garestia delako. Aipatutako bi eragozpen horiek baliogabetuta geratzen dira poliesterrezko igerilekuen kasuan, sektore horretan asko erabiltzen den materiala, hain zuzen.

Poliesterrezko igerilekuak aukera egokiak dira zure etxebizitzan egunero bainu freskagarriaz gozatu ahal izateko. Eta oraindik, gainera, garaiz zabiltza aurtengo udan zeure igerileku propioa edukitzeko, merkatuan astebete baino gutxiagoan instalatzen diren modeloak ere bai baitaude. 

Poliesterra erretxina termoplastiko bat da, estirenoaren eta beste produktu kimiko batzuen arteko erreakziotik abiatuz lortzen dena, zeintzuek, iraunkortasuna, erresistentzia eta iragazgaiztasuna dituzten  ezaugarri. Poliesterraren aplikazioak erabilgarritasun handikoak dira kasik industria-sektore guztietan, hezetasunarekiko, kolpeekiko eta giro-agenteekiko oso erresistentea baita. Polisterrezko xaflek, edukiontziek, zuntzek eta estaldurek eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun objektuak, elementuak eta egiturak osatzen dituzte eta, noski, material hori igerilekuen sektorean ere presente dago, berrikuntzekin, aurrerapen teknologikoekin eta abangoardiako eraikuntzekin bat egin duen merkatua.  

Azken hamarkadetan, igerilekuen merkatuan izandako berrikuntzarik garrantzitsuena beira-zuntzez sendotutako polisterrezko igerilekuak dira; izan ere, aurrefabrikatuak izatean eta pieza bakar batean eginda egotean, estankotasuna bermatzen dute eta oso azkar instalatzeko aukera ematen dute. Material hori primerakoa da iraunkortasuna, erresistentzia eta iragazgaiztasuna eskatzen duten exekuzio-mota guztietarako. 

Poliesterrak eskaintzen dituen abantailak 

Polisterrezko igerilekuen abantailen artean, prezioa, estankotasun bermatua, berehala exekutatzeko aukera, pitzadurak eta hausturak erraz konpontzea eta mantentze-lan erraza dira. Pieza bakarreko egiturak izatean, aski izango da hondeaketan sartzea; lan hori gauzatzeko lauzpabost egun beharko dira eta horrek instalazio-prozesu oso azkar bihurtzen du.

Behin poliesterrezko igerilekuaren modelo jakin bat aukeratzen duzunean, benetan arduratsua izan behar duzu igerilekua kokatuko duzun lur zatia prestatzerakoan. Adituek diotenez, lur zati horretan, oinarrian eta perimetro osoan, legar-geruzak sartu beharko dituzu ontzia behar bezala finka dadin eta zuzenean lurrarekin eta, bereziki, lurreko hezetasunarekin, kontaktuan gera ez dadin. 
 
Behin igerilekua behar bezala instalatuta, haren mantenuari dagokionez instalatzaileak edo fabrikatzaileak emandako aholkuak kontuan hartzea baino ez da geratuko; eta, jada, merezitako udako murgilaldiez gozatu ahal izango duzu. 



Gaiarekin lotutako artikuluak:

Igerileku klimatizatuak

Plastikozko dibertsioa uretarako
2009 ko abuztua k 13


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.