Eraikuntza-material iraunkorrak eta tokikoak aukeratu - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Etxebizitza > Erreportajeak > Etxea erosi
Eraikuntza-material iraunkorrak eta tokikoak aukeratu

Eraikuntza-materialen hautaketa ezinbestekoa izango da eraikuntza ekologikoaren ereduaren sorreran. Ingurune hurbilenean lor daitezkeenak eta horien erauzketak lurraldearen gain ingurumen-eraginik txikiena sortzen dutenak aukeratu behar dira.

Eraikuntza-material iraunkorrak asko irauten dutenak eta berrerabilgarriak izateaz gain, ingurumen-eraginik txikiena sortzen dutenak dira. Horregatik, etxebizitza eraiki behar den ingurunetik hurbilen dauden materialak aukeratu behar dira beti. Horrela, material horiek garraiatzeak eragiten dituen gastu energetikoa eta ekonomikoa ezabatuko dira eta, gainera, toki horretako ekonomiari lagunduko zaio. 
 
Harriak, esaterako, erauzketa- eta garraiatze-faseetan sortzen ditu ingurumen-eragin nagusiak; horregatik, tokiko harrizko materialak erabiltzea gomendatzen da. Harrizko eraikuntzak, material hori dagoen tokietan, eraikuntza ekologikoko soluzio onak izango dira. Eta iraunkortasunaren ikuspegitik, harriak eskaintzen dituen abantailak iraunkortasun handia duela eta kanpoarekiko isolatzaile bikaina dela dira. Baina material horren gehiegizko erabilerak zabortegiak kolapsatu egin ditu; horregatik, egun, agregakin birziklatuak merkaturatzeko ekimenak sustatzen dira, betegarritzat eta morteroak eta hormigoiak egiteko erabil daitezen. 

Zura, bikaina edozein klimarako  

Zura gero eta gorago dago eraikuntza-material iraunkorren sailkapenean, nahiz eta, Espainian, etxebizitzak eraikitzeko baino gehiago erabiltzen den dekorazio, panel eta estalduretako. Zurezko eraikuntzek asko murrizten dute higiezinaren energia-kontsumoa, material hori kanpoarekiko isolatzaile bikaina baita. Ignacio Martinez, APA- The Engineered Wood Association elkarteko zuzendariak, Zuraren Industriako Ikerketa Teknikorako Elkartearen (AITIM) aldizkariko 181. zenbakian argitaratutako artikuluan honako hau gogorarazten digu: “material isolatzaileek, edozein motakoak direla ere, beren funtzioa bi zentzutan betetzen dute”, hau da, bestelakorik pentsatzen bada ere, zurak hotzetik ondo isolatzeaz gain, klima beroko tokietarako ere oso isolatzaile eraginkorra da. 

Greenpeace erakundeak ere balorazio bat egiten du material horren aldeko apustua egitean eta honela dio, aldaketa klimatikoari aurre egiteko “zura ona” erabili behar dela, hau da, modu iraunkorrean kudeatua izan den zura. Erakunde ekologistak Zura Onaren Gida argitaratu du; bertan, Espainiako merkatuan kontsumitzen diren 30 espezie baino gehiago hautatu dira eta lau taldetan banatzen, duten mehatxu-mailatik, jatorritik, baso horietan egon daitezkeen arazoetatik, gatazka belikoetatik eta abarretik eratorritako arrisku desberdinen arabera. 

Adobea, bioeraikuntzan gogokoena

Merkea delako eta kanpoarekiko isolatzaile gisa dituen ezaugarri bikainengatik, adobea, buztinezko orea, batzuetan zuntz naturalekin nahasten dena eta airetan lehortzen dena, da bioeraikuntzan hormak eta murruak eraikitzeko gehien erabiltzen den materiala.  Adobea primerakoa da klima lehorreko tokietan eraikitzeko, duen desabantailarik handiena hezetasunarekiko zaurgarria dela baita. Horrelako etxebizitza ekologikoen alorrean Europan egin den aurrerakuntzak, ordea, kalamu-zuntzez aurrefabrikatutako adobeei bide ematen die; horiek hezetasuna modu automatikoan eta naturalean erregulatzen dute.
 
Baina adobea ez da gomendatutako eraikuntza-material iraunkor bakarra, baizik eta, horretaz gain, honako hauek ere erabili ohi dira bioeraikuntzan: buztin-hormak, termobuztina, bioblokeak, kare hidraulikoa, BTC, termita eta zura.
 
Horren harian, Petra Jebens, duela 20 urte Espainian bizitzen jarri zen arkitekto alemaniarrak, arkitektura bioklimatikoan eta adobezko eraikuntzan aditua denak, iturburua ingurune hurbilenean duten materialen, produktu ez-kutsatzaileen eta berriztagarrien, gizarte-, ingurumen- eta energia-kostu txikiarekin ekoiztutakoen eta biodegradagarrien edo erraz berrerabiltzen edo birziklatzen direnen erabilera defendatzen du. 


Lotura durten artikuluak:

Bioeraikuntza: “arnasa hartzen duten” etxeak

Isolatzaile termikorik onenak
2009 ko otsaila k 12


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.