Isolatu zure lorategiko iturria eta ekidin ur-galerak - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Etxebizitza > Erreportajeak > Etxea erosi
Isolatu zure lorategiko iturria eta ekidin ur-galerak

Lorategietan iturriak oso ohikoak izaten dira, baina ur-galerak ekidingo dituzten material eraginkorrez eta iragazgaizgarriz behar bezala isolatuta egon behar dute. Erabilera horretarako material bikaina da oihal asfaltikoa, mota askotako estaldurak jartzeko aukera ematen duena.

Baliteke zure lorategian iturri bat jartzeko asmotan izatea, baina aurretik zenbait alderdi hartu behar dituzu kontuan. Gure berdeguneei freskura eta balio erantsia ematen dion elementu apaingarria da. Konta ezin ahala proposamen daude, mota askotako material eta estilo anitzetakoak; ziur zure gustuetara eta lehentasunetara egokitzen denen bat aurkituko duzula. Baina, inolako zalantzarik gabe, iturri bat instalatzea planifikatzerakoan kontuan hartu beharreko alderdirik garrantzitsuena isolamendu egokia lortzea izango da. 

Lortu nahi den helburua erdiesteko gai diren material eraginkor eta iragazgaizgarri ugari daude; baina kontua da, isolatzaile gisa duen funtzionalitatea ez-ezik, gure iturriarentzat egokia den edozein estaldura-mota jartzeko duen gaitasuna ere baloratu behar dugula. Material gomendagarrienetako bat, aipatutako alderdia kontuan hartuta,  oihal asfaltikoa da; izan ere, lurperatzea onartzen du, uretatik oso ondo isolatzen du eta kasik obrako material edo material apaingarri guztiak onartzen ditu, esate baterako, gresitea, lorategietako iturrietan oso ohikoa den aukera. 

Egin oihal asfaltikoaren aldeko apustua 
 
Mota askotako oihal asfaltikoak daude eta oso erraz instalatzen dira, bai lorategiko iturrian bai teilatu, terraza eta patioetan ere. Garrantzitsuena zure helburu horretarako egokiena izango den modalitatea aukeratzea izango da; horretarako, espezialista bati nahiz mintegiko edo iturria erosiko duzun brikolajeko zentroko arduradunari galdetu behar diozu. Hark esango dizu iturriaren iragazgaiztasuna bermatzeko eta ur-galerak ekiditeko zein motako oihal asfaltikoa erabili beharko zenukeen.    

Behin produktua erosten duzunean, behar bezala oso erraz instalatuko duzu.   
Egin beharreko lehenengo gauza oihal asfaltikoa jarri behar duzun gainazala sakon garbitzea izango da. Ondoren, brotxa batekin, erabilera horretarako espezifikoa den litol izeneko pinturaz, propietate iragazgaizgarriak eta korrosioaren aurkakoak dituenaz,  eskualdi bat eman behar diozu. 

Pintura lehortzen denean, galopó izeneko inprimazio asfaltikoa emango diozu; ondoren, soplete batekin berotu behar duzu inprimazio hori urtzeko; horrela, oihal asfaltikoa isolatu nahi duzun gainazalera finkatuz joango da. 

Bukatzeko, oihalari golpe txikiak eman beharko dizkiozu dagokion gainazalera behar bezala doitu dela iritzi arte. Egun bat igarotzen utzi eta estali oihal asfaltikoa nahi duzun estalduraz. Zure lorategiko iturria behar bezala isolatuta geratuko da eta, prozesuari behar bezala jarraitu badiozu, oso elementu apaingarri interesgarriaz gozatuko duzu, ur-galera desegokirik gabe. 



Gaiarekin lotutako artikuluak:

Ura, bizi-iturria

Euri-ura aprobetxatzea 
2009 ko iraila k 3


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.