Zer behar duzu etxebizitzaren eskriturak egiteko? - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Etxebizitza > Erreportajeak > Etxea erosi
Zer behar duzu etxebizitzaren eskriturak egiteko?

Higiezinaren eroslea haren jabe bihurtzeko azken urratsa etxebizitzaren eskriturak egitea da. Ez da derrigorrezko izapidea, baina finantza-erakundeek hipotekazko kredituaren titularrari eskritura publikoa eskatzen diote.

Notarioaren aurrean eskritura publikoa egitea ikuspuntu juridikotik ez da derrigorrezko ekintza bat; baina bai gomendagarria, salerosketa-eragiketaren balio juridikoa sendotzen baitu; gainera, banketxeek erosleei hipotekazko maileguak emateko eskatzen dieten prozedura da. Eskritura publikoko dokumentuak salerosketa-kontratuaren kontzeptu guztiak jasotzen ditu; beraz, kasuan kasu aldatu egingo da eta, funtsezko aldaketak jasango ere, etxebizitza berria edo bigarren eskukoa denaren arabera. Notarioak dokumentua ahots gora irakurri behar du bertan hiru sinadurak estanpatu aurretik (eroslea, saltzailea eta notarioa) eta hori izango da bi alderdientzat edota horietako batentzat garrantzitsua den edozein klausula idazteko unea. Eskritura publikoko dokumentua eskuan dela entregatu ohi dira giltzak eta eragiketaren balio juridikoa sendotzen da.  

Etxebizitzaren eskriturak egiteko, salerosketa-kontratuaren dokumentazioa aurkeztu behar duzu edota eroslearen eta saltzailearen arteko ahozko akordioa azaldu notarioari bigarren eskuko etxebizitzen kasuan. Kasu horretan, eroslearen eta saltzailearen artean adostutako alderdi guztiak jasotzeaz gain, salerosketatik ondorioztatutako zerga-obligazioak era jasoko dira, hala nola: gastu horietan nola hartuko duten parte (zerga desberdinak eta notarioaren gastuak nork ordainduko dituen) eta jabekideen erkidegoari egin beharreko ordainketen egoera zein den. Gainera, saltzaileak Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren (OHZ) azken ordainagiria aurkeztu beharko du, Eskritura Publikoko dokumentuari atxikiko zaiona. Bigarren eskuko etxebizitza bat erosi behar baduzu, saltzailearekin kontratua itxi aurretik Jabetza Erregistrora joan behar duzu eta horri buruz informatu etxebizitza horren gain saltzaileak jakinarazi ez dizkizun kargak dauden jakiteko. 

Eraikuntza berriko etxebizitza bada, etxebizitzaren eskriturak egitean prozesuaren balio juridikoa sendotzen duzu, baina, logikoki, salerosketa-kontratuak berak ere dagozkion xedapen guztiak barnebilduko ditu, Eskritura Publikoko dokumentuan ere jasoko direnak; honako hauek, hain zuzen: eroslearen eta sustatzailearen datuak, higiezinaren identifikazioa eta deskripzioa (azalera, eremu komunak, trastelekuak eta abar), etxebizitzaren planoa eta kalitateen memoria, hornikuntzak, prezioa eta erosketaren baldintzak (kuoten ordainketa), eta bi alderdien ez-betetzearen kasurako aurreikusitako zigorrak. Sustatzaileak etxebizitza eraikitzeko Legeak galdatutako baimenen kopia aurkeztu behar du eta, baita, bizigarritasun-zedula edo Lehen Erabilerarako Lizentzia ere, Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusiak ematen duen dokumentua, higiezina etxebizitza gisa erabiltzeko gaituta dagoela ziurtatzen duena.   

Bi kasuetan, etxebizitza berria edota bigarren eskukoa bada, Notario aurrean Eskritura Publikoa egitea gomendatzen da. Egin ondoren, erosleari giltzak entregatzen zaizkio eta, horrela, sor daitekeen edozein arazoren aurrean, Legearen babes handiagoa izango du. Gainera, hipotekazko maileguak emateko edozein finantza-erakundek galdatzen duen prozedura da. Gogoan izan, sinatu aurretik dokumentua oso-osorik irakurri behar duzula eta egoki iritzitako azalpen oro eskatzeko eskubidea duzula. Notarioari dagokio Eskritura Publikoaren legezko eskaerei buruz aholkatzea eta zalantzaren bat edukiz gero, hura argitzea. 

 

Gaiarekin lotutako artikuluak:

Abalari buruz jakin beharrekoa

Etxebizitza-kontuak
2008 ko urria k 29


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.