
Etxalde bat erostea eta bertan txalet bat eraikitzea familia dirudunek bakar-bakarrik egin zezaketen orain arte; baina egun, etxebizitzek duten prezio harrigarriak ikusita, edonork hauta dezakeen zerbait da. Kasu hauetan egin behar dena, gauzak patxada handiz hartzea da, eta oso garbi izan behar duzu zure lehentasunak zeintzuk diren erosketa mota hau hautatzekotan eta higiezinen agentziak, eraikuntza-enpresak edota partikularrak alde batera utzi nahi badituzu.
Txalet bat edo familia bakarreko etxe bat eraikitzeko argudioak bi dira: batetik, merkeagoa da eta, bestetik, zure gustura diseinatu dezakezu, zuri komeni zaizuna kontuan hartuz. Hala ere, desabantailak ere baditu: obrak egiteko denbora luzea eta aurrera eraman beharreko baldintza burokratiko eta tekniko asko .
Etxe bat eraikitzeko abentura, zoruan hasten da. Ezer baino lehen egiaztatu behar dena, lursaila edo etxaldea eraikigarria den jakitea da eta, hau honela izanik, zein modutan, zein baldintzekin eta nola aprobetxatu dezakegun pentsatu behar da. Aldez aurretik egin behar den pauso hau etxaldeari dagokion udaletxean argitu behar da, udalerri bakoitzak duen hirigintza-araudiak landa-zoruak edo zoru eraikigarriak diren zehazten baitu.
Lehenengo eragozpen hau gaindituz gero, txalet bat eraikitzeko interesa duenak arkitekto baten eta aparejadore baten esku utzi behar ditu bere ametsak, eta bi pertsona hauek ezinbestekoa den homologazioa izan behar dute. Profesional hauekin kontratu bat sinatuko da, aurreproiektu baten eraketaren prezioak, oinarrizko proiektua, burutzeko proiektua eta, seguraski, obraren zuzendaritza argi eta garbi eta erabat zehaztuko dituen kontratua, hain zuzen.
Aurreko eskakizunak bete ondoren, interesatua dokumentu guztiekin dagokion udaletxera abiatu behar da; udalerriko agintaritza eskudunak proiektuak aztertuko ditu eta, hirigintzako arauak betetzen badituzte, proiektuak aurrera eramateko lizentzia emango du. Orokorrean, udalerriak oztopo anitz jartzen du; hau dela eta, normalean bertako Administrazioak ez ditu izapideak lehenengo aldian onartzen. Proiektuak errefusatuak izanez gero, arkitektoak eta aparejadoreak haiei dagokien lanari berriro ekin behar diote eta udalerriko teknikariek egindako oharrak kontuan hartu behar dituzte.
Ondoren, obra-lizentziak erdietsi eta gero, parterik txarrena hasten da, ez pentsa dena egina dagoenik, ez baitu inork eraikuntzaren arrakastarengatik topa egin behar. Konturik korapilatsuena eraikuntza-enpresa profesional bat aukeratzean datza, zintzoa eta kaudimenduna, etxea lizentziaren arabera eta arkitektoaren proiektuen arabera eraikitzeko gai izango dena. Bestela, Udaletxeak eraikuntzarako baliabideak ez jartzea posible izango litzateke.
Jabeak eraikuntza-enpresari obraren errentamendu-kontratua idatzi behar dio, eraikuntzarekin zerikusia duten gauza guztiak zehazten dituen idazkia: dirua, epeak eta bi parteek dituzten erantzukizunak (parte batek zeozer betetzen ez badu zer-nolako erantzukizuna duen argi gera dadin).
Bermeak dituen obra-kontratu batek barne sartu behar dituen eskakizunen artean, obraren aurrekontua dago, agiritan behar bezala banakatua. Aurrekontu itxi hori arkitektoaren proiektuarekin bat egin behar du, aldez aurretik Udaletxeak onartu egin duena. Hala ere, eraikuntzak mota askotako aldaerak
eta berrikuntzak izan ditzake eraikuntza egiten den bitartean, baina beti ere jabeak baieztatzen baditu. Obraren ordainketa eta baimentzen diren gehigarriak, proportzionaltasunez ordaintzen dira, eraikuntzak aurrera egiten duen heinean.
Azkenik esan beharra dago obra bat noiz hasten den jakin behar dela, baita noiz bukatuko den ere. Horretarako, kontratuan klausula bat adierazi behar da, non eraikuntza-enpresak obra entregatzeko atzerapen egun bakoitzeko zein diru kantitate ordaintzera konprometitzen den islatzen den. Aspektu hau oso garrantzitsua da nahigabeak saihesteko. Kode Zibilaren arabera, Klausula honek, gainera, gaitz-kalteengatiko ordaina ordezkatzen du (baina ez ditu gaitz eta kalte guztiak ordezkatzen, obra-kontratuaren hauste edo hauste akastunarekin zerikusia duten gaitz eta kalte guztiak kanpoan uzten dituelako).
Irakurriena
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.