Bigarren eskuko etxebizitza erosterakoan kontuan hartu beharreko bost gako - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Etxebizitza > Erreportajeak > Etxea erosi
Bigarren eskuko etxebizitza erosterakoan kontuan hartu beharreko bost gako

Bigarren eskuko etxebizitza erosi baino lehen, erosleak erraztutako datuen fidagarritasuna egiaztatzeko ezinbestekoa izango da izapide-multzo bat gauzatzea. Salerosketa-kontratua sinatu aurretik jarraitu beharreko urratsak zein diren kontatuko dizugu.

Higiezinen sektorearen krisiak etxebizitza guztien eta, bereziki, bigarren eskukoen, prezioak erortzea eragin du. Analisten arabera, %15 eta %20 bitarteko jaitsierak izan  ditzakete 2009an. Bigarren eskuko etxebizitzak merkatu izana une honetan etxebizitza bat erostekotan dabiltzanentzat aukera izan daiteke. Egoera horretan bazaude eta higiezin batzuk ikusi ostean horietakoren bat zure interesetara egokitzen bada, salerosketa-kontratua sinatu aurretik jarraian adieraziko dizkizugun urratsak jarraitzea gomendatzen dizugu.

1. Jabetza-Erregistrora joan eta Ohar Soila eskatu behar duzu. Dokumentu horretan agertuko dira higiezinaren deskribapen laburra, jabearen izena eta kargarik duen, hau da, etxebizitza horren gain hipotekak, gozamen-eskubideak eta bahitura judizialak edo administratiboak dauden. Gorde Ohar Soil hori, mailegua negoziatzen duzun banketxeak eskatu egingo baitizu.
 
Dokumentu horretan, etxebizitza alokatuta dagoela ere aipatu daiteke, baina errentamendu-kontratu guztiak ez dira hor azalduko, akordio pribatuak ere egon baitaitezke. Horregatik, ezinbestekoa izango da gai hori jabearekin argitzea eta salerosketa-kontratuan etxebizitza maizterretatik aske dagoela jartzea. 

2. Hurbildu bigarren eskuko etxebizitza dagoen tokiko udalera eta eskatu Ondasun Higiezinen gaineko Zergari (IBI) nahiz bestelako udal-zergei buruzko informazioa, hau da, zerga horien ordainketari dagokionez egunean dagoen edota ordaindu gabe dituen. Saltzaileari IBI zergaren azken ordainagiriaren kopia bat eskatzea gomendatzen da eta etxebizitzaren gainerako dokumentuekin batera gordeko da. Higiezina oso zaharra bada, udalean etxebizitza horri eragin diezaioketen hirigintzako planei buruz informatu behar duzu eta pisu horren egungo egoera zehazten duen ziurtagiri bat eskatu ere bai. 

3. Aztertu higiezinaren jabea komunitateko kuoten ordainketarekin egunean dagoen; hori, higiezina dagoen eraikineko jabekideen elkarteko lehendakariari nahiz administratzaileari galde diezaiokezu eta eskatu idatzizko ziurtagiri bat ere. Izan ere, erosleari gai horrekin lotutako sorpresak ekiditeko, dokumentu horiek salerosketa-kontratuan gehituko dira. Kontuak egunean ez badaude, jabe berriak erantzun beharko die higiezinak eduki ditzakeen zor guztiei.  

4. Pisuaren gain hipoteka bat badago, saltzailea eta eroslea banketxera elkarrekin hurbiltzea gomendatzen da; bertan informatuko zaituzte egungo jabea kuoten ordainketekin egunean dagoen edo ez. Egongo ez balitz, bankuak etxebizitza bahitu dezake titularrez aldatuta egon arren. 
  
Guztia zuzen badago, egungo hipoteka zure gain har dezakezu hipoteka-kontratuaren baldintza guztiez informatuta gero. Kasu horretan, hipotekaren zenbatekoa gutxitu behar da etxebizitzaren preziotik. Aldiz, erosketa karga horretatik aske egotea nahiago baduzu, saltzaileak higiezina saldu aurretik hipoteka kitatu beharko du notario aurrean. 

5. Aipatutako alderdi horiek guztiak argitutakoan, salerosketa-kontratua sinatzera notarioarengana joan beharko duzue. Kontratuan, aipatutako alderdi horiek guztiak jaso beharko dira ezer zintzilik gera ez dadin eta ekarritako dokumentu guztiak erantsiko zaizkio, hala nola: Jabetza-Erregistroko Ohar Soila, IBI zergaren azkeneko ordainagiria eta pisuaren egungo egoera zehaztuko duen udalaren ziurtagiria, Jabekideen Erkidegoaren ziurtagiria eta banketxearen dokumentuak. 

 

Gaiarekin lotutako artikuluak:

Etxebizitzen enkantea

Bilatu etxebizitza sarearen bidez
2009 ko otsaila k 19


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.