Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Etxebizitza > Erreportajeak > Etxea erosi
Etxebizitza kontu batekin aurreratzea
Etxebizitza kontu

Banketxe ia guztiek dute beraien produktuen artean Etxebizitza Aurrezki Kontu bat. Hori bai, eskaintzen dituzten baldintzak ezberdinak dira kasu bakoitzean.

Horregatik, hainbat xehetasun kontuan hartzea beharrezkoa da.
Barmen Bazán Legálitas elkarteko finantza-aholkulariak hurrengo kontseiluak ematen dizkigu. Etxebizitza kontu bat irekitzearen jomuga bakarra gure ohiko etxea izango dena erosi edota berriztatzeko aurreratzea da. Horretarako, titularrak aldizkako diru-sartzeak egin behar ditu, gehienez lau urtetan zehar. Denbora tarte horretan, titularrak errenta aitormenean zerga-arintze garrantzitsuak egin ahal izango ditu etxebitza erosketagatik.

Zenbateko diru-sartzea egin?
Etxebizitza kontu bateko titular bakoitzak zenbateko diru-sartzea eta noizean behin egin nahi duen erabaki dezake. Gehiengo kopurua urteko 9.015,18 eurotakoa da. Gainera, ez da kopuru hori gainditzea komeni, zerga-arintzea ez bailitzateke zentimo bakar bat ere handituko.Kendura jarritako diruaren %15ekoa da. Hau da, gehiengo ekarpena eginez gero,kendura urteko 1.352,27 eurotakoa litzateke, Bazánek azaltzen duen bezala.

Aukeratzerako orduan, kontuan izan behar da banku bakoitzak interes ezberdina ezkaintzen duela. Ordainsaria kontuko batez besteko saldoaren araberakoa da.Adibidez, hainbat produktuk interes erakargarria ordaintzen dute, baina bakarrik 60.000 eurotako batez besteko saldoa dutenei.Beste batzuk, aldiz, interes-tasa handiena baxuagoa daukate, baina 30.000 eurotako batez besteko saldoa eskatzen dute, finantza-aholkulariak azaltzen duenez.

Hileroko interesak
Interesen maiztasuna ere kontuan izan behar da. Interesak hilero jasotzea urtetik urtera jasotzea baino komenigarriagoa da,ohartarazten du Bazánek. Urteko Tasa Baliokidea (UTB), eragiketaren errentagarritasun eraginkorra da hori, ezberdina da maiztasunaren arabera. Interesak urtetik urtera ordaintzen duten entitateen kasuan, interes-tasa nominala UTBren berdina da.

Gastuei dagokionez, manentze kosturik ez duen etxebizitza kontuaaukeratu behar da. Entitate batzuek komisio horiek kobratzen dituzte, hala egin beharko ez luketeen arren. Izan ere, Bazánek azaltzen duenez, gordailu bat dira eta ez dute inolako zerbitzurik ematen. Kostu hori izanez gero, bankuarekin bere ezeztatzea negoziatzen saiatzeak pena merezi dezake.

Gutxieneko ekarpena
Hainbat kasutan, etxebizitza kontu bat ireki ahal izateko gutxieneko ekarpen bat eskatzen da. Adibidez, urteko 1.500 eurotakoa.Bakoitzaren egoera finatzieroa zein den aztertu behar da bere aurrezki plana egiteko. Izan ere, batonbatzuk, nahiago izan dezakete gutxinaka-gutxinaka eta presio gabe aurreztea.

Behin %15eko kopuru interesgarria desgrabatu daitekeen lau urteak igarota, titularrak etxea erosi beharra du. Egun duen etxea berrizteko aukera ere badu. Hala egiten ez badu, errenta aitorpenaren urtaldi bakoitzean kendutako guztia itzuli beharko dio Ogasun Publikoari, amaitzen du Bazánek.

2005 ko apirila k 28


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.