Egun batzuetarako errentatu - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Etxebizitza > Erreportajeak > Etxea alokatu
Egun batzuetarako errentatu

Apartamentua egun batzuetarako errentatzea onuragarria da jabeentzat zein ostatu hartzen dutenentzat. Lehenengoek urtean errentatzeak ematen duen baino errentagarritasun handiagoa lortzen dute eta bigarrenek, hotelen aldean, ostatua hartzean beherapena lortzen dute.

Apartamentua, estudioa eta loft-a errentan hartzea epealdi laburretarako gaur egun erritmo handian hazten ari den negozioa da. Zerbitzu horietan espezializatutako enpresek era guztietako on line bidezko gestioak egiten dituzte eta bezeroek horren bidez ondoko hau kontsulta dezakete: apartamentuaren eskuragarritasuna, prezioa, kokapena, edukiera eta prestazioak. Gainera, guztiek gelen argazkiak dituzte eta batzuek bisita birtualak ere eskaintzen dituzte.

Aukera hori ezin hobea da hiri handietarako. Madrilen eta Bartzelonan egun batzuetarako etxebizitzak errentatzen dituzten enpresa asko dira. Izan ere, erreserba gehien egiten direneko egunak honakoak direnetan izaten dira: kultura edo kirol ekitaldiak, feriak, merkataritza-gertaerak. Formula horrek izandako arrakastak bestelako hiri txikiago batzuetara hedatzea ekarri du, besteak beste: Bilbo, Valentzia, Zaragoza eta Sevilla. Proposamenak anitzak dira. Luxuzko eta diseinuzko pisuak, loft handiak, etxebizitza ertainak eta apartamentu txikiak. Websites ezagunenen artean aipagarriak dira: www.barcelonacheckin.comwww.homesfortravellers.com eta www.rentmadrid.es

Jabeentzako abantailak

Errentatzaile gehienek era honetan errentatzean batez besteko errentagarritasuna, ohiko ereduaren aldean, %5 eta %30 bitartean handitzen dute. Enpresa espezializatuetako komisioak %30-etik ez dira jaisten, eta euren funtzioen artean ondokoak daude: errentariak bilatu, egonaldiaren gestioa eta etxebizitzaren garbiketa. Jabeak etxebizitza berriztuta, dekoratuta eta erabat altzariztatuta eman beharko du, etxetresna elektriko eta sukaldeko gailu guztiekin bezeroak egin beharreko otorduak egiteko prest. Gainera, etxe-lentzeria, telebista eta DVD izan behar ditu, eta gero eta eskari handiagoa du Internetekiko konexioak. Komunitate, ur eta argiaren gastuak jabearen ardura dira eta etxebizitzan izandako edozein kalte espezializatutako enpresaren ardura da. Izan ere, gertakari horiek errentariarekin egindako kontratuko aseguruan erregistratuta daude. Apartamentu horien aseguruak hotelenen antzekoak dira. Hau da, bezeroak kalterik eragiten badu pisuan, berak ordaindu beharko du. Bestalde, kontratuaren xedapenetan medikuaren estaldura dago, etxeko istripurik pairatuz gero, mediku-arreta eskaintzen duena.
Aipatutakoez gain, jabearentzako abantailarik handiena pisua nahi duenean eskuragarri duela da. Izan ere, bere etxebizitzaren errentako akordioak eta erabilgarritasunak ezartzen ditu bitarteko enpresekin, betiere beharren arabera. Gainera, formula horrekin ohikoarekin baino egokiago mantentzen da apartamentua.

Ostatu hartzen duenarentzako gomendioak

Epealdi laburrerako pisu eta etxeen alokairuek ostatu hartzen duenari ere abantaila asko eskaintzen diote. Hasteko, apartamentu batean ostatu hartzea hotel batean hartzea baino %20 merkeagoa izan daiteke, antzeko prestazio eta zerbitzuekin. Madril edo Bartzelona erdialdean, aipatutako erosotasunak dituen apartamentu batek egunean 80 eta 100 euro arteko prezioa du. Antzeko ezaugarriak dituen hotel batean gaua igarotzeak, ordea, 120 euro inguru balio du.

Ezinbestekoa da bezeroak, erreserba egin aurretik, alokairuko-enpresako agenteari nondik-norako eta zalanzta guztiak kontsultatzea. Alderdi garrantzitsuenetarikoak ondoko hauek dira:


- Etxebizitzaren zerbitzuen informazio zehatza.
- Zerbitzu osagarriak: txoferra, garbiketa, plantxa eta abar, eta horien kostua.
- Murrizketak/Debekuak: festak ospatzea eta konpainiako animaliak izatea ez daude baimenduta epe laburreko egonaldiean.. 
- Erreserba egindakoan ordaindu beharreko zenbatekoa. Ohiko ehunekoa prezio osoaren %35 da.
- Epeak eta atxikipenak, ezeztatuz gero.
- “Check in” eta “chech out” ordutegiak eta nolatan bueltatu etxeko giltzak.
- Aseguru-medikuaren estaldurak.
- Enpresak ondokoetarako ezarritako baldintzak: mantxak, irregulartasunak edo apartamentuan eragindako kalteak.

 

Gaiarekin lotutako artikuluak

Txandaka higiezinak erabiltzea

Etxebizitza alokatzeko prestatzea

2008 ko martxoa k 17


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.