Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Etxea >
Aho-korapiloak eta asmakizunak
Juegos infantiles

Gaur egungo haurrek XXI. mendeko denborapasekin gozaten dute euren aisialdian. Teknologia haurren zerbitzura dago, eta dibertimendu asko eta asko sortu ditu era guztietako gustuak eta adina dutenentzat: bideo-kontsolak, bideo-jolasak, ordenagailuko jolasak, eta abar. Baina jolas horiek gutxietsi gabe, aipatu behar da beste batzuk ere badaudela, gehiago hezten dutenak, merkeagoak eta, hori horrela izanik ere, besteak bezain dibertigarriak direnak.


Kontua ez da ordenagailuko jolasak edota bideo-kontsolak gutxiestea, ikerketa askok agerian utzi baitute programa horiek arret jartzeko gaitasuna eta kontzentrazioa bultzatzen dituztela haurrengan. Eta haien irudimena zer ordea? Ordenagailuko jolasak tamainan erabiltzea da proportziorik egokiena, eta, beraz, seme-alabei utz diezaiekezu ordenagailuan jolas egiten, baina era berean ordu batzuk eman beharko dituzu astean haiekin batera egin ditzakezun beste jolas batzuetan.

Aho-korapiloak eta asmakizunak
Hitz jokoak oso dibertigarriak dira, batez ere hiru urte dituzten haurretatik hasita (hitz egiten ikasi ohi baitute ordurako eta 3000 hitz inguru menderatzen baitituzte)  bederatzi edo hamar urte arteko haurrentzat arte. Aho-korapiloetara jolastea oso erraza eta dibertigarria da. Markatuan
edota Sarean ehunka aho-korapilo aurki ditzakezu, praktikatu ahal izateko. Hasteko aho-korapilo erraz batzuk har ditzakezu, irakurri edo buruz ikasteko denbora tarte bat kalkulaturik.
Kopuru jakin bat (bost edo sei) azkarren edo hoberen egiten duenak irabaziko du. Aho-korapiloak bokal bakarrarekin irakurtzen ere saia zaitezke, adibidez, a-rekin bakarrik, eta ikusiko duzu zein dibertigarria den

Asmakizunei dagokienez, bi modutara jolas dezakezue. Zuk dakizkizun guztiak proposa ditzakezu, asma ditzan, baina asmakizunak elkarrekin ere egin ditzakezue. Metodoa honako hau da: Bila ezazue objektu bat soluzioa izango dena, eta, hortik aurrera, bila itzazue hitz hori definitzeko adjektiboak edo hitzaren sinonimoak. Bien artean seguru asmakizun asko sor ditzakezuela .

Jolas horiek zure haurren irudimena estimulatzen dute, bai eta hizkuntza ikasteko duten gaitasuna ere. Era berean, aho-jokoek zure seme-alabei lagun diezaiekete hizkiren bat edo silabaren bat ahoskatzeko zailtasuna badute.

Hizki zopak eta puzzleak
Bi jolas horiek txikientzat konplikatuegiak direla eman dezake, baina gogoan izan
merkatuan adin guztietarako puzzleak aurki ditzakezula, eta badaudela sei urtetik aurrerako (idazten ikasten baitute adin horretan) hizki zopak eta autodefinituak. .

Hizki zopak eta autodefinituak lagungarri dira jakintza gehiago lortzeko, bilatu behar diren hitz asko ez baitituzte ezagutzen edota benetan esan nahi dutenaren uste okerra izan baitezakete.

Puzzleak haurrari autonomoago izaten laguntzen diote, batez ere berak bakar-bakarrik puzzlea amai dezan animatzen baduzu. Kontuz ibili eta erosi beti haurraren adinaren arabera puzzleak, edo haren gaitasunaren arabera.

Ikusten duzun bezala, betiko jolasen aldaera asko eta asko daude. Jolas ezazu haiekin berriz zure seme edo alabarekin eta bete-betean goza ezazu.




Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.