Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Etxea >
Espainian zehar prozesioetan

Badirudi Espainiako hirietako kale guztiek denboran atzera egin dutela: langileburuek, txanodunek edo nazarenoek lurralde osoa usainez, irudiz, pazko-zuziez eta musikaz betetzen dute. Debozioaren eta ospakizunen garaia da, iritsi da Aste Santua.

Antzina,  Aste Nagusia deitzen zitzaion. Aste Santua modu desberdinean bizitzen da erlijio batean zein bestean; horrela, Gaztelako hirietako ospakizunak soiltasunean eta isiltasunean egiten diren bitartean, Andaluzia eta Levante aldean argiz eta kolorez beteta ospatzen dira. Dena dela, ospakizun guztiek arrazoi bera dute komunean, Kristoren Nekaldia ospatzea. 

Aste Santuan, Espainiako hiri eta txoko askotan egiten dira prozesioak. Prozesioak, jende elizkoiarentzat eta fededunentzat ezinbestekoak direnak, atzerritar eta turista askorentzat ikusgarri bihurtu dira; horiek jakin-min eta gogo handiz ikusten dute liturgi ospakizun hori jende askok emozioz nola berritzen duen.  Herri eta hirietako kaleetan zehar irteten duten prozesioak pausoek eta kofradiek osatzen dituzte. Prozesioak Erramu-Igandean hasten dira eta kristauek Pazko-Hirurra deitzen diotenera arte irauten dute. 
 
Prozesioen ardura duten kofradiek hiri bakoitzeko gizarte-sektoreak eta sektore profesionalak, jatorria Erdi Aroko gremioetan dutenak,  irudikatzen dituzte. Pausoei musika-bandek eta kofradiakideek, laguntzen diote; azken horiek ermandadearen koloreko tunikak eta buru estaliak janzten dituzte eta aurpegia beti estalita eramaten dute lotsaren seinale. 
 
Sevilla, debozio berezia 
Espainian nahiz atzerrian oihartzun gehien duten ospakizunen artean, hiriburu andaluziarrekoa aipatu behar dugu. Aste Santuan, Sevillako kaleetan usain berezia egoten da, laranja-lore eta argizari errearen arteko nahasketa, jai erlijioso horiek ospatzen dituzten biztanleen debozioaren isla. Jaiei Hasiera Maestranza Antzokian, Aste Santuko atari nagusia,  pazko-deia irakurriz ematen zaie. 

Erramu-Igandeko iratzarraldiaren ondoren, ordu gutxiren buruan, hiria goitik behera aldatuko da; oinezkoentzako hiri bilakatuko da elizetatik arratsaldeko pausoak ikustera datozenei bide emanez. 

Gaztelako kultura eta prozesioak
Oso ezagunak dira Zamora eta Valladolideko prozesioak ere. Debozio erlijiosoa kontzertu, erakusketa, kalejira eta lehiaketa programa osatuarekin konbinatzen da. Aurten, denen gozagarri, garizumako kontzertuak, musika eta nekaldiko bertsoak eta kofradiek antolatzen dituzten onegintzazko lehiaketak, izango dira. 

Calandako danborrak
Teruelgo hirietan, debozio erlijioso eta paganoa danbor-hotsez adierazten da. Horrela, Calandan ehunka gizon eta emakumek ostiral gauerdian hasi eta, atsedenik gabe, larunbat santu goizaldera arte iraungo duen  danborradan hartuko dute parte.  

Diotenez, badirudi ospakizun herrikoietan danborra erabiltzeko ohitura Calandan hasi zela 1127an, hiritarrak hurre-hurreko erasoaz ohartarazteko danbor-hotsak erabili zituztenean. Tradizio hori 1640an berritu zen Calandako miraria izenez ezagutzen den gertaeragatik eskerrak emateko; alegia, Calandako herritar bati aldez aurretik ebakitako zangoa berriro onik ezarri zioten Ama Birjinaren bitartekotzari esker. Tradizio hori gaur egunera iritsi da, ospatzen jarraitzen baita. 

Soiltasuna eta baitarapena
Salamancan, ospakizun horiek soiltasunak eta baitarapen erlijiosoak ezaugarritzen ditu. Salamancan Aste Santuaren hasiera 1240an kokatzen da, Congregación de los hermanos de Cristo Kongregazioarekin, zeina XVI. mendean, Santa Kruz kofradia izatera pasa zen. Horrela, Salamancan prozesioetan eskulturak daramatzaten zenbait pauso ikus daitezke, zenbait eskultura  XV. mendekoak izaki. 

 


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.