Beste animaliekin gertatu ohi den gisan, udan, euliek, eltxoek eta batere gogokoak ez diren beste zenbait intsektu benetako izurri bihur daitezke, bereziki, etxeetan.
Espainian, 800.000 espainiar inguruk ziztadek eragindako erreakzio alergikoak jasaten dituzte eta, zenbait kasutan, heriotza ekar dezakete. Giza gorputzeko odolak eta izerdiak intsektuentzat erakargarriak diren osagai aromatikoak dituzte.
Euliak eremu osasungaitzetan hasten dira, larbak usteltzen ari den materia organikoz elikatzen dira. Behin heltzen direnean, jendea bizi den inguruetara hurbiltzen dira janari bila eta gaixotasunak transmititu ditzakete.
Haiek saihestea komeni izaten da, sukaldea sakonetik garbituz eta leihoetan eltxo-sareak jarriz. Horiek aluminio bilgarrizko errezel mota bat da dira, neurrira eginak eta edozein motako irekierara egokitzen diren gidariekin. Merkatuan badaude aparatu elektriko batzuk, tabernetan eta janari-dendetan ikusi ohi direnak, intsektuak hegan hurbiltzen direnean elektrokutatu egiten dituztenak.
Haztegiak eliminatzea
Eltxoa beste intsektu-espezie gogaikarri bat da eta, era berean, gaixotasun larrien eramailea. Espezie-mota desberdinak daude. Beren bizitza etxeen inguruan egiten dutenak urrutira ez joateko joera dute. Ur geldietako ontzietan, kanaletan eta zangetan hazi ohi dira eta elikatzeko sartzen dira etxeetara.
Teilatuetako ubideak garbitzea komeni da eta hondakin urtsuak metatzea eragotzi behar da lore-ontzietan, haurrentzako plastikozko igerilekuetan eta parrillak edo egur pilak babesteko erabilitako estalkietan. Urmaelak aldizka garbitu egin behar dira, zaborraren edukiontzietara hurbiltzea saihestu eta konpainiako animalien ur ontziak aire zabalean ez uzten saiatu behar da.
Ozpina eta limoiaren edo labandaren esentzia-olioak uretan urtuta eta larruazalaren gainean emanda oso uxagarri eraginkorrak dira euliei eta eltxoei aurre egiteko. Zenbait belar aromatiko espeziek, esaterako, albakak edo mendak, intsektuak etxean sartzea eragozten dute, ezin baitute belar horiek botatzen duten usaina jasan. Horretarako, aski izango da zoruan uztea edo ateetatik edo leihotik hurbil loreontzietan landatzea.
Eltxoen aurkako beste erremedio bat eukalipto-hosto batzuk egostea izango da eta likido hori ontzi txikietan jarri eta gelatan uztea. Haurrentzako konponbide bat natur dendetan labandaren esentzia-olioa erosi eta edozein oliorekin edo kremarekin nahastu ondoren gorputz osoan ematea izango da. Oinutsik ibiltzea ere ekiditea komeni izaten da, berreziki, lorategi inguruan.
Inolako zalantzarik gabe, udako izurri horiei aurre egiteko gehien erabilitako baliabideak intsektizida-espraiak dira. Egun, balio anitzeko eragina dute, etxe barruan eliak, eltxoak, sitsak eta armiarmak hiltzeko balio baitute eta, lorategi inguruan, besteak beste, armiarma gorriak, beldarrak, landare-zorriak eta inurriak hiltzeko.
Etxean erabiltzerakoan, giroa eta intsektuak sartzen diren tokia langartu behar dira eta, jarraian, gelak itxi behar dira eragina izan dezan. Arazoa lorategian badago, metro erdi batera langartu behar da edota animaliak bizi direneko azalera gainera bota; horretarako, bustita ez egotea eta eguzkirik eta haizerik ez egitea komeni da. Arinki eta behin eta berriz langartzea da onena. Janaria dagoen tokietan eta su gainean ez da bota behar, ez eta eguzkitan utzi ere, su hartzeko arrisku handia baitute.
Intsektizida elektrikoak
Beste modalitate bat intsektizida elektrikoena da. Difusoreari pieza aldagarria lotzen zaio eta gau osoan egiten du efektua , nahiz eta gelak irekita egon. Ahaztuta difusorea entxufaturik ez uzteko, zenbait modelok tenporizadorea eduki ohi dute, hasierako eta deskonexiorako orduak zehazten dituena.
Intsektizida-mota horrek hilabete iraun dezake, ez du usainik botatzen ez eta zaratarik ateratzen ere; hor dagoenik ohartu ere ez zara egiten. Gauean, intsektuak uxatzeko bereziki eraginkorrak dira permetrina duten intsektizida elektrikoen difusoreak; intsektuak uxatzeko espiralak ere erre daitezke.
Gauean intsektuen ziztadak eragozteko, ohe gainean eltxo-sare tradizionalak jartzeaz gain, intsektu-uxatzaileen lozioak erabiltzea aukera egokia izan daiteke, bereziki, haurren kasuan edota atzerrira bidaiatzen denean. Izan ere, munduko zona jakinetako herrialde bero eta hezeetan eltxoek zenbait gaixotasun transmititzen dituzte, esaterako, malaria edo sukar horia. Hartu beharreko txertoei buruz informatzea eta lehen sorospenetako botika-kutxa prestatzea komeni da. Eltxoen aurkako uxatzaile eraginkorrena dietiltoluamida edo DEET da. Egunean hiru edo lau aldiz eman daiteke; larruazalaren gainean gas-geruza bat sortzen du intsektuentzat batere erakargarria ez den eremu bihurtuz.
Produktu uxatzailea estali gabe eramango diren gorputz-atal guztietan eman behar da, aurpegian eta lepoan ere bai. Eltxoen aurrera azaldu aurretik eman behar da, usaina baita uxatzen dituena eta denbora pasa ahala desagertzen joaten baita. Oro har, zortzi ordu igaro ostean, berriro ematea komeni izaten da, baina asko izerditzen bazara edo bainatu egin bazara, berriro ematea komeniko da.
Irakurriena
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.