Hiru izen zenbait portaera iraunkor bereizteko - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Etxetik irten gabe > Erreportajeak > Aisialdia eta kultura
Hiru izen zenbait portaera iraunkor bereizteko

Ingurumenarekiko eta iraunkortasunarekiko kezka oso sustraituta dago egungo gizartean; alabaina, gehienek ez dakite jarraitzaileen arteko sailkapen bat ere badela horiek gauzatzen dituzten jardueren araberakoa. Horren harian, ba al dakizu frugalista, carborexic eta scuppie baten arteko desberdintasuna zein den?

Herrialde garatuetan bizi garen hiritar gehienek ekologismoarekin harreman-motaren bat izan dugu. Era batera edo bestera, guztiok hartu dugu parte produktuen birziklapenean, geure jakiak laboratzen edo aurrezpen energetikoan. Desberdintasuna ahalegin horri ematen diogun garrantzian eta hura gauzatzeko indarrean dago. Batzuk noizean behin egiten duten bitartean, beste batzuk bestelako bizimodua bat izatea eragozten dieten benetako kontzientzia ekologikoa dute. Hain zuzen, bigarren talde horretakoak dira jabetuta nahiz jabetu gabe gaur egun dauden joera ekologiko desberdinetan parte hartzen duten pertsonak; joera horiek barnebiltzen dituzten jarduera-moten arabera sailkatzen dira. 

Bigarren eskuko arropa erostea, eskuz egindako objektuak edo tresnak erabiltzea, produktu organikoak soilik kontsumitzea, energia aurreztea edo natura errespetatzea. Asko dira ingurumen-kutsadura ekiditeko hainbat korrontetan antolatuta agertzen diren aukerak. 

Frugalistaren moderazioa 

Frugalismoa, 2007. urtean ezarria, jantzien eta elikagaien fabrikazio propioan oinarritzen den mugimendua da, baina modaren industriak ezarritako joeren pista inoiz galdu gabe. Jantziak birziklatzea, bigarren eskuko arropak erostea edota eskuz landutako produktu organikoak uztatzea dira frugalistaren bizimoduaren habeak. Azken batean, aurrezteko modua da joera berriekin egunean egonik; ingurumena errespetatzeko eta krisi garaian ekonomia eramateko primerakoa da.   

Energiaren ‘anorexikoa’

Carborexic filosofiaren jarraitzaileak beren eguneroko jarduera karbono-emisioen aurrezpena ahalbidetzen duten portaeretan oinarritzen dutenak dira; joera horretako fanatikoenek aire girotuaren, berokuntzaren eta hozkailuaren erabilerari uko egiten diote. Paketatutako produktuak saihestea haiek sortzen duten zaborra ekiditeko, Plastikozko poltsak ez erabiltzea, bigarren eskuko arropa erostea, birziklatzea eta, baita, autoari uko egitea ere ohitura komunak dira carborexic filosofian. Korronte horretako ohikoak ‘energiaren anorexikoak’ izenez ezagutzen dira, ondasun horretatik apur bat ere alferrik xahutzearen guztiz aurka baitaude. 

Jende dirudunarentzat

Hirugarren alternatiba ekologikoa, scuppie deitua eta ‘bioaberaskume’ gisa ere ezagutzen dena, maila ekonomiko ertaineko familiek baino erosahalmen handiagoa dutenen artean ugaria da. “Bizitzea eta ongia egitea” da gainerako pertsonengandik bereizten dituen leloa.
 
Hippie eta yuppie mugimenduen arteko hibridotzat hartua, hori “sozialki kontziente diren eta igotzeko boterea duten pertsonak” (socially conscious up wardly mobile person, ingelesez) definitzen dituen akronimoa da eta sozialki kontziente izanik bizitzak eskain diezaieketen onena lortu nahi duten pertsonei egiten die erreferentzia. 

Hitz arruntagoez adieraziz, scuppie pertsona ‘berdea’ da, hau da, diruarenganako maitasunak naturarenganako maitasuna eta alderantziz ez duela kentzen ulertzen duena. Beraz, azken mugimendu ekologista eta sozial hori gastu kontzientziatuaren lorpenean oinarritzen da. 

Azken batean, helburu komuna duten hiru alternatiba dira, ingurumenarekiko errespetua alegia. 


Gaiarekin lotutako artikuluak:

Ehun ekologikoak

Jasangarritasunari begirako hezkuntza

2009 ko apirila k 7


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.