Aprobetxatu Liburuaren Eguna, gaur apirilaren 23an ospatzen dena, lagunei eta etxekoei klasikoren bat, esaterako, On Kixote edo Celestina, edo egungo libururen bat, Harry Potter edo La Catedral del Mar, oparitzeko.
Irakurtzea osasungarria da. Paraje ezezagunetara, alegiazko munduetara nahiz bizitza imajinaezinetara eramaten baitzaitu. Horrela, liburu bat oparitzeko eta zaletasun zoragarri hori etxekoei nahiz lagunei kutsatzeko –literaturako mundu zoragarriaren partaide bihurtuz– edozein une izango da egokia. Beraz, gehien gustatzen zaizuna aukeratu, klasiko handienetatik (On Kixote edo Romeo eta Julieta) egungoagoetara (Harry Potter edo La Catedral del Mar) eta oparitu zuretzako berezia den horri apirilaren 23an, Liburuaren Egunean.
Klasikoenetan zehar ibilaldia
Beraz, apirilaren 23an historian zehar izandako idazlerik handienen (Cervantes eta Shakespeare), heriotza ospatzen dela aprobetxatuz, zergatik ez oparitu klasiko bat? Esaterako, “Andanzas y Aventuras del Ingenioso Hidalgo Don Quijote de la Mancha”, hau da, Mantxako On Kixote Zaldun Burutsuaren Ibilerek eta Abenturek, edonoren interesa pizten dute. Espainiar literaturan inoiz idatzi den obrarik onena da; gaietan aberatsa, agortezina, bertan agertzen diren pertsonaien antzera, zeinak, irakurlearentzat ñabarduraz eta interesez beteta dauden. Obra hori hizkuntza askotara itzuli da eta mota guztietako irakurleentzat egokitu da, esate baterako, haurrentzat. Horietako bat “Don Quijote”, Bartzelonan Svetlin-ek argitaratua, primerakoa da txikienak obra hori ezagutu dezaten.
Baina literaturako obra garrantzitsuak ugari badira ere, ezin utzi beste klasiko bat, Fernando Rojas idazlearen “La Celestina” obra aipatu gabe. Calisto eta Melibearen maitasun-istorio tragikoak eta bi gazteak elkarrekin maitemintzeko Celestina artekariak erabiltzen dituen amarruak kontatzen ditu. Liburu horren alderdi azpimarragarrienetako bat pertsonaien karakterizazioa da, erabiltzen duten hizkuntzaren bitartez egiten dena. Horrela, pertsonaia kapareak fintasunez eta bokantzaz hitz egiten duten bitartean, pertsonaia herrikoiak (Celestina eta neskame-morroiak) hizkuntza berezkoagoaz eta herrikoiagoaz mintzatzen dira, errefrau eta esaera ugari erabiliz.
Poesia eta kausa sozialen zaleak Federico Garcia Lorca-ren “Poeta en Nueva York” obra handiarekin gozatzeko aukera izango dute. Bere bertsoen indarrak hiri-poesiaren, kosmopolitaren, oinarriak finkatu zituen sinbolismo eta gizarte-salaketez betetako testua sortuz. Hilondoko argitalpena izatean –1940an argitaratua– eta jatorrizko eskuizkribua galduta egoteak asko zailtzen du, hori posible bada, liburu horren interpretazioa.
… Berri-berrienetara arte
Gaur egungo literaturak ere, hori bai, marketingaren laguntzaz, zeresan handia ematen du. Izan ere, zein ausartzen da Harry Potter haur magoaren zalantzarik gabeko arrakasta ukatzen? Sagaren zazpigarren eta azken zatia, “Harry Potter y las reliquias de la muerte”, amaiera bikaina da. Bertan, aurreko sei emanalditan sortutako konta ezin ahala xehetasunek zentzua hartzen dute eta azalpen jakin bat dute. Irakurlea guztiz liluratuta geratzen da zehaztasun handiko obra itzel horren aurrean. Hamazazpi urte betetzen dituenean, Harry gaizkitatik babesten duen sorginkeria desegin egiten da. Lord Voldemort-en aurka iragarritako hil arteko borroka hurbil dago eta gainerako Horrocruxi-ak aurkitu eta desegitea, zeina, kasik ezinezkoa den, inoiz baino premiazkoagoa izango da. Azkena hurbil da.
Beste zenbait liburu, horien artean, Ken Follet-en “Los pilares de la tierra”, Humberto Eco-ren “En el nombre de la rosa” de, edo argitaratu berri den “La Catedral del mar”, guztiak ere, Erdi Aroan girotuak, entretenigarriak eta oso interesgarriak izango dira abentura zaleentzat. Bukatzeko, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, best seller bat dugu, “El niño con el pijama de rayas”. John Boyne idazle irlandarraren obra da, hunkigarri eta magiaz betea. Brunoren istorioa kontatzen du. Bruno komandante nazi baten semea da; ez du ezer ulertzen, batez ere, eskolatik itzuli zen egun batean berak eta bere familiak fabrika batera alde egin behar izan zutenetik. Aitari lan berria eman zioten eta ez zuten jolas egiten uzten.
Gaiarekin lotutako artikuluak
- Bookcrossing, mugarik gabeko irakurketa
Irakurriena
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.