Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Etxetik irten gabe > Erreportajeak > Lorezaintza
Leku txikietarako landare perfektuak

Azken hamarkadetan hiriko gizartean etxebizitza eta apartamentuak ugaritu izanak merkatuak etxebizitza-formatu berriekin bat datozen tendentziak.

Estiloak, altzariak eta objektuak asmatu beharra ekarri du. Landareen unibertsoak ere etxebizitza modalitate berri horien eragina jasan du, eta espezie txikien produkziorako estrategiak garatu ez badira ere, landare horiek protagonismoa irabazi dute eta geroz eta gehiago eskatzen dira. Espazio txikietan hazte gutxiko espezieak gomendatzen dira, besteak beste, Pilea cadierei, Hipoestes, Iratze ernamuina, Arrosondo nanoa, Nertera granadensis eta zenbait kaktus eta bonsai mota. 

Pilea cadierei. Landare hori nahikoa argi edukita (urte-sasoi hotzean leiho ondoan edukitzea komeni da) eta neguan gutxienez 12ºC-ko tenperaturan egonez jaiotzen da. Hezetasun maila ertaina behar du eta bero egiten duenean bere hostoak zipriztintzea gomendatzen da. Garai horietan pare bat aldiz ureztatzea ere eskatzen du. Udazkenean, berriz, ekarpen hidrikoa zazpi egunean behin jasotzea nahikoa du. 
Hazte garaian (udaberrian eta udan) ongarria ongi etorriko zaio eta itxura ona eduki dezaten, bere zurtoinei zentimetro batzuk moztu beharko zaizkie. 

Hipoestes.  Aurreko kasuan bezala, argia bere garapenerako ezinbestekoa da. Hori dela-eta, leku argitsuetan ipintzea komeni da. Hala ere, zuhurra izan behar da, eguzki asko jasotzeak edo berori zuzenki jasotzeak hostoei erredurak eragin baitakieke. Hezetasun eskaera loreontzia harribil geruza batean urarekin jarrita konpontzen da eta ur eskaera, berriz, udan astean hirutan eta neguan astean behin ureztatuta konpontzen da. Urte-sasoi epelenetan hiru astero ongailu likidoa botata eta aldizka hondatuta dituen hosto eta loreak kimatuta, hipoestesa ezin hobeto mantenduko da hainbat denboralditan. 

Iratze ernamuina. Landare txikia da, kolore berde iluneko hosto biribilduak dituena. Ezin hobeto egokitzen da barrualdeko giroetara, betiere hezetasun maila egokia mantenduz.  Hori loreontzia harribil edo hartxintxar geruza batean urarekin jarrita lortzen da. Udan, hamar egunero bi aldiz ureztatu beharra dago eta urte-sasoi hotzean hamar egunez behin ureztatzearekin aski da. Hilabete epelenetan, hamabi egunero ongailu likidoarekin aberastea komeni da. 

Arrosondo nanoa.  Barruko hazkuntzarako arrosondo mota ezin hobea da, baina argitasun eta hezetasun baldintza egokiak behar ditu erabateko osotasunean garatzeko. Leku argitsuan kokatu behar da, eguzki izpiak eta haize-lasterrak zuzenean jasotzen ez dituelarik. Hezetasun egokia loreontzia harribil edo hartxintxar geruza batean urarekin jartzen eta aldizka hostoak zipriztintzen lortzen da, batik bat udaberrian eta udan. Garai horietan ur asko eskatzen du, baina kontuz!, lehengo ureztatzeko hezetasunik sumatuz gero, ez da inoiz landarea ureztatu behar.   

Nertera granadensis.  Udaberrian oso lore txikiak eta udan baia laranja edo horiak ematen dituen landare delikatua da.  Leku argitsu eta freskoetan kokatu behar da eta eguzki izpi zuzenetatik aldendu behar da. Ureztatze egokiena loreontzi azpian ur ontzi bat jartzean datza, baina denbora gutxiz, putzuak eratu gabe likidoa xurga dezan.  Ez da komeni zipriztintzea ezta bere hostoak bustitzea ere.  

Kaktusa.  Landare ederrek eta kaktusek ongi irauten dute giro lehor eta argitsuetan eta beste espezie batzuek baino ur gutxiago behar dute. Urte-sasoi beroetan hamabost egunez behin ureztatzea komeni da, baldin eta lurra erabat lehorra badago. Hala ez bada, hobe izango da hurrengo ur ekarpena arte egun batzuk itxarotea. Loraldi hasieran ongarritzea gomendatzen da. Kaktus mota asko daude eta egokia aukeratzeko haztegiko adituarekin kontsultatuko da. Aldaera txiki batzuk Oroya neoperuviana, Stenocactus, Frailea eta Mammillaria espezie batzuk dira.  

Bonsaiak.  Emaitza ezin hobeak ematen dituzten mota asko daude, esaterako, tamaina txikiko bonsaiak. Buxus sempervirens, Crassula sarcocaulis, Fuchsia, Punica granatum eta Spirae japonica-ren kasua da, besteak beste. Orokorrean, leku argitsuetan kokatzea komeni da, lurra lehorra dagoela antzematean ureztatzea (loreontzia ura duen ontzi batean sartu eta ondoren xukatu egiten da) eta udako hilabeteetan kimu berriak inaustea. Fuchsiak hain zuzen, landatzerako orduan ebakin ugari behar ditu, baita etengabeko zainketak ere, gelan eman daitezkeen tenperatura aldaketak direla-eta. Aldizka ongarritzea eta hazte garaian maiz egitea komeni da.   


 


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.