Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Etxetik irten gabe > Erreportajeak > Lorezaintza
Intsektuen aurkako lorategia
Intsektuen aurkako lorategia

Beroarekin, intsektuak lorategietan eta balkoietan agertzen dira eta eragozpen bat izaten dira aire libreaz gozatzea galarazten dutelako. Horiei aurre egiteko haibat espezie landatu behar dira, intsektuak uxatzeaz gain, apaingarri ere badirenak.


Udaberriko eta udako intsektuen izurriteekin bukatzeko, edo gutxienez, horiek murrizteko, era guztietako produktu kimikoak eta naturalak daude, baita etxeko trikimailuak ere. Halere, aukera eraginkorra eta ekologikoa uxatzeko ezaugarriak dituzten landareak erabiltzea da.

Babestutako baratza
Landareen erreinuko talde honetan, landare usaintsuak nabarmentzen dira. Ezinbestekoak dira landarean loreez eta zuhaixkez gain, ortu txikiak edo fruta arbolak ditugunean.

Azken kasu horretan, eta arrosondoak badituzu, zorrien eta onddoen aurka oso eraginkorra den ciboulette delako espeziea erabil dezakezu. Zorrien aurka ere baratxuria egokiak dira, aurrekoen etsai natural erlastarrak erakartzen dituztelako. Babestu nahi ditugun landareen inguruan barietate horiek landatzea nahikoa da.

Inurriak arrastoan sartu
Lorategitik kanpo izan beharreko beste izurrite bat inurriak dira. Horretarako, onena izpilikua, mendaroa eta menda dira, eta alabahakarekin konbinatzen baditugu horien eragina handitu egiten da. Azken landareak ere tomateak oso ongi babesten ditu. Bestalde, erromeroa eta salbia azenarioak erasotzen dituzten eulientzat arresi dira.Sesamo landareak inurrien aurka ere erabiltzen dira eta eraginkorrak izan daitezen ortuaren edo lorategiaren mugetan jarri behar dira.

Eltxo lotsaabeen aurka
Udako gauetan gozatzea galarazten diguten eltxoak uxatzea erraza da. Irtenbidea ilen kultibatuak eta flores de copete deiturikoak edo landare usaintsuak, hala nola, erromeroa eta albahaka landatzea da. Arazoa sitsak badira, onena izpilikua da, erromeroarekin eta asentsio belarrarekin eraginkorragoa dena. 

Halako hainbat landarerekin izurriteen aurkako produktuak egin daitezke. Adibidez, inurrien aurka izpiliku hostoekin egindako infusioa egin daiteke eta horrekin landareak lainoztatu. Arrosondotako onddoen aurka, azeri buztanarekin landarean eta inguruko lurrari aplikatzeko infusioa egokia da.

Zaintzeko errazak eta oso iraunkorrak
Intsektuak uxatzen dituzten espeziak zaintzeko errazak eta nahiko iraunkorrak dira. Ia guztiak eguzkitan egon behar dute eta ureztaketei dagokionez, ez dute lan handirik ematen. Ongarri asko ere ez dute behar, eta hobe da gehiegi ez erabiltzea, usain naturalen ezaugarriekin nahastu daitekeelako.

Landareen egiturako ezaugarriengatik konposizio interesgarriak sor daitezke. Adibidez, ezkaiak udan irteten den lore more polita du, eta kalendulek petaloen hainbat lerro dituen lore zuri handiak. Beharren arabera, inguru edo ontzi berean mendafina eta menda albahakarekin batera landatu daitezke; oreganoa ongi egongo da ezkaitik gertu, eta izpilikuarekin batera konbinatzea ere posible da. Landareen nahasketa egokia loreak dituzten espeziak eta usaintzuak konbinatzea da, lorategiak itxura naturala eta landatarra duelako. 
 

2005 ko ekaina k 20


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.