
Askotan leihoak dira etxean landareak edukitzeko leku bakarra; bai barrualdean, bai kanpoaldean. Gainera, sarrerarekin batera, kanpotik ikusten den gure etxebizitzaren zatia dira.
Beraz, gure etxebizitzaren itxura ona eman nahi badugu garrantzitsu da horiek zaintzea. Leihoetan landareak jartzeko garaian pertsona bakoitzaren gustuak hartu behar dira kontuan, baita etxe bakoitzaren estiloa ere. Beraz, zentzuzko zenbait arau bakarrik dira beharrezkoak, eta nahi den efektua lortzeko egokienak diren landareari buruzko zenbait gomendio.
Lehenik eta behin, ontzirik egokiena aukeratu behar da, daukagun tokia kontuan izanik. Jardinera luzeak ondo egokitzen dira edozein leihoren leiho-barrenera, eta leku gutxiagoan, lur kopuru handiagoa edukitzeko aukera ematen du. Hori onuragarria da landareentzat. Bestetik, lorontzi biribilek eta banakakoek altuerarekin jolasteko aukera ematen dute, eta erosoagoak dira aukeratutako espezieak maiz aldatu nahi baditugu.
Landareei dagokienez, lehenengo garaian erabaki behar dugu garaiko loreak aukeratuko ditugun edota urtaro bakoitzean guztiz aldatuko dugun edo iraunkorragoa den zerbait nahi dugun. Beste aukera bat egitura iraunkorra sortuko duten espezie bizikorrak eta, garaian-garaian, kolorea emango duten edo sasoian sasoiko lore-landareak batzuk konbinatzea da. Hori da seguru aski mantenurako aukerarik errazena, eta erakargarriena ere bai.
Gainera, landare trinkoagoak konbinatzen badira, itxura formalagoa dutenak eta zintzilikatzeko joera duten beste batzuk multzoa oso erakargarria gerta daiteke.
Garaian garaikoen artean, pentsamenduak eta biolak aipa daitezke, kolore askotakoak, edozein tokitan ondo egokitzen direnak, eta beroa hasi arte ondo irauten dutenak. Udaberri-loreek, berriz, itzala nahiago dutenez, hobe da iparraldera bideratutako leihoetan jartzea. Belliak politak egoten dira negu osoan eguzkiak ematen badie; beraz hegoaldeko edo ekialdeko leihoetan jartzea da onena. Udan petuniek, surfiniek, lobeliek, geranioek, gitanillek, gazaniek, eta mota guztitako krabelinek eta klabellinek nahizgo dituzte etxeko leihorik eguzkitsuenak, leihorik laiotzenak, berriz, babes atsegina izango dira impatinesentzat. Leku hori bera ona izango da ziklamenentzat. Horiek neguan loratzen dira baina beren hosto politari urte osoan eusten diote.
Espezie bizikorren artean zuhaixkak aukeratu behar ditugu, lorontzietan ondo egoten direnak eta altura handirik hartzen ez dutenak, barruan argia ken ez dezaten eta ikuspegi polita ken ez dezaten. Onenetako bat boja da, nahiz eta leku oso eguzkitsuan badago, adi egon beharko da armiarma gorria azal ez dadin.
Gogortxoa oso iraunkorra da eta edozer baldintzatara ondo egokitzen da.
Hegoaldera begira dauden leihoetarako oso egokia da Pittosporum tobira, aldaera "nanoa", asko zabaltzen da baina ez du altura handirik hartzen, Evonimus pulchellus ere, eguzkia nahiago duen zuhaixka txikia da eta urre edo zilar koloreko hosto txikiak ditu, barietatearen arabera. Eta, noski, aromatiko gehienak egokiak dira orientazio honetarako.
Ekialdea leku pribilegiatua da; izan ere, egunsentiko eguzkia dauka, onena, bai neguan bai udan, beraz espezie delikatuekin arriskutsua izan daiteke, hala nola hebeak edo cameliak (Camelia Sasanqua Camelia Japonica baino iraunkorragoa da).
Mendebaldera begira dauden leihoak dira zailenak; neguan ez dute eguzkirik, baina udan eguerditik ilunabarra arte iraun behar dute; beraz, espezie jasankor eta iraunkorrak erabiltzea komeni da edo, bestela, urtean zehar landare ezberdinak erabili behar dira. Geranioak udan eta, bulboak, hilabeterik hotzenetan.
Irakurriena
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.