Planifikatu oporrak patrika aintzakotzat hartuta - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Etxetik irten gabe > Erreportajeak > Kontsumitzailearen gida
Planifikatu oporrak patrika aintzakotzat hartuta

Krisi-garaia bete-betean dela, ‘gerrikoa estutzeko unea’ da, nahiz eta oraindik baden uko egitea asko kostatzen zaigun zerbait: oporrak, hain zuzen. Urtean zehar bidaiaren bat egiteko aukera baduzu, gomendio batzuk proposatzen dizkizugu modu merkeagoan, praktikoagoan eta seguruagoan bidaiatzeko.

Egun, bidaia bat edo ihesalditxoren bat antolatzeko bide bat baino gehiago dugu eskura. Bidaia-agentzia fisikoen nahiz Sarean daudenen bitartez planteatzen zaizkigun aukerek eduki ditzakegun lehentasun eta gustu guztiak ase ditzakete. 

Behin zure bidaiarako datak ezagutzen dituzunean, ekin lanari. Lehenengo urratsa Interneten galdeketa bat egitea izan daiteke informazioa biltzeko, bidaiak erreserbatzeko ehunka bidaia-agentzia eta orrialde baitaude. Horrela, zure bidaia zuzenean Sarearen bitartez kontratatzeko asmorik ez baduzu ere, gutxi gora-behera zenbat kostatuko den jakin ahal izango duzu.

Plangintza edota azken orduko eskaintzak?

Bidaia-agentzia guztiek bi aukera eskaintzen dizkigute aukerarik merkeena bilatzerakoan: aldez aurretik antolatutako bidaiak eta azken orduko eskaintzak. Lehenik eta behin kontuan eduki behar duzu azken uneko eskaintzak ez direla batere eraginkorrak espektatiba handiak edukiz gero, hau da, behar edo ideia jakin bat %100an asetzea nahi baduzu; izan ere, bilatzen duzunera egokituko den ezer ez aurkitzeko arriskua baituzu eta nahiko zenukeena baino gehiago ordaindu beharrean aurki baitzintezke. Aldiz, oporrak lasaitzeko eta dibertitzeko denboraldi moduan planteatzen badituzu, nora joan gehiegi axola gabe, azken unera arte itxarotea izan daiteke zure aukerarik onena; izan ere, oro har, agentzia eta web orri gehienek ‘aukera paregabeak’ eskaintzen dituzte oporraldia prestatzen ‘atzera’ dabiltzanentzat. 

Opor-egunak beste hiriak edo herrialdeak ezagutzeko garai ezin hobetzat hartzen dituztenentzat planifikazioa izango da aliaturik onena. Ildo horretatik, ‘low cost’ edo kostu txikiko enpresekin lan egiten duten agentziak dira kontsumitzaileek gehien eskatzen dituztenak. Eta aurrez ibiliz gero, baliteke hegaldia eta hotela aire-linea (Vueling, Click Air eta Ryanair esate baterako) edota atari (eDreams edo Atrápalo esaterako) jakin batzuen bitartez hartuta gure bidaia merkeago ateratzea. 

Bidaia erreserbatzeko hartu beharreko arreta-neurriak

Gure oporraldia igarotzeko tokitzat aukeratzen dugun helmugak bidaia horren prezioa zehaztuko eta baldintzatuko du. Horregatik, diru gutxi inbertitu nahi baduzu, aukeratu esparru nazionaleko hiriren bat edota Europako hiribururen bat, esaterako, Londres edo Dublin, ez baitira oso garestiak udan –izan ere, toki horietan urte-sasoi hori behe-denboraldia da–. Dena dela, krisi-garaian, aukerarik merkeenak, inolako zalantzarik gabe, lurralde nazionalean bertan aurkitzen dira, garraiobidean aurrezten baituzu.

Dendek, oro har, Sareak baino konfiantza handiagoa eman dezakete edozein motako erosketak egiteko. Dena den, online eragiketak, gune eta web ofizialetan buruturikoak, besteak bezain seguruak dira; baina, noski, arreta berezia jarri beharko da online erreserba egiteko jarraitu beharreko urrats guztietan. Lehenik eta behin, bidaia erosi behar duzun web orriak bezeroaren arretarako telefono bat duela egiaztatu behar duzu; izan ere, arazoren bat egonez gero, erosketan gerta daitekeen edozein akats erreklamatzeko modua izango da. 

Gustuko oporretako bidaien paketea aukeratu ostean, egiaztatu hasierako prezioa bukaerakoarekiko ez dela gehiegi aldatzen, bidaia-agentziak produktuaren amaierako prezioa ematera legez behartuta baitaude; prezio horretan sartuta leudeke agentziaren, aire konpainiaren eta abarren gestio-gastuak ere. Normalean, Internet bidezko konpainiek pertsonako bost eta hamabost euro bitarteko gastuak ezartzen dituzte. 

Erosketa berresterakoan, faktura edo egiaztagiri bat jasoko duzu, bidaia-txartelaren erosketari aplikatuko zaizkion baldintza guztiak modu xehatuan zehaztuko dituena; horrela egin ezean, enpresarekin harremanetan jarri behar duzu dokumentua bidal diezazuten; eta, horrela, arazoak ekidingo dituzu gerora begira. 


Gaiarekin lotutako artikuluak:

Udako lapurketak nola saihestu

Turismo multiabentura; bidaiatzeko beste modu bat 

2009 ko maiatza k 19


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.