Nylona: neguko arropatan presente - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Etxetik irten gabe > Erreportajeak > Kontsumitzailearen gida
Nylona: neguko arropatan presente

Hotzak iristean arropa jantzi behar da eta nylona –konta ezin ahala jantzitan presente dagoena– aliatu bikaina da urte-sasoi honetarako. Baina hori ez da etxean duen aplikazio bakarra; ezagutu itzazu denak.

Nylona ez da produktu sortu berria, 1935ean aurkitu zuten. Poliamiden taldekoa da eta  azido adipikoaren eta hexametilendiaminaren polimerizazio bitartez erazten da.

Nylona etxeko esparruan oso erabiltzen den elementu bihurtu duen ezaugarri nagusia –eta baita, industria-esparruan ere– tenperatura handiekiko eta higadurarekiko duen erresistentzia da. Gainera, beira-zuntza gehitu dakioke bere konposizioan zurruntasun handiagoa lor dezan. Hain zuzen, iraunkortasun eta erresistentzia hori da nylona galtzerdiak, pantyak, polainak edo kremailerak egiteko zuntz oso egoki bihurtzen duena. Horregatik, orain, neguan, izaten da ohikoena zuntz horren erabilera, batez ere, berotzeko arropatan.

Nylonaren beste ezaugarri bat jantzi-sitsaren kontrako uxagarri ona dela da eta ez du lisatzerik behar. Baina baditu negurako galtzerdiak edo berokiak egiteko baino zerbait gehiagorako aplikatzera bultzatzen duten beste ezaugarri asko ere, honatx: kolpeak, zarata edo dardarak indargetzeko gai da, inertzia kimiko handia du eta ez da itsasten. Irristatzeko duen gaitasun izugarriak iraunkortasun handia ematen dio eta osagai termoplastikoak forma desberdinak ematea ahalbidetzen du haren urtze bidez. Ezaugarri horiek guztiek industria-aplikazioetarako material bikain bihurtzen dute. 

Erabilerarik arruntenak

Nylonari buruz adieraziriko guztia esanda, zure ustez non aurki genezake etxearen baitan? Hasteko, bainu-gelan aurki dezakegu, zehazki, hortzetako eskuilan; hortzetako eskuilaren zurdak izan ziren material horrekin egindako lehenengo produktuak. 

Baina etxeko gainerako geletan ere aurkitzen dugu, egongelatik hasi eta trastelekura bitartean: arrantzarako haria, sareak, alfonbrentzako zuntza, airezko poltsak, makineriarentzako piezak (horien artean, engranajeak, kojineteak, torlojuak eta abar), jausgailuak edo gitarrentzako sokak egiteko erabiltzen da beste erabilera askoren artean. Noski, arestian adierazi dugun moduan, ehungintzan ere erabiltzen da, batik bat, arropa, galtzerdiak eta gainerako ehun malguak egiteko. 

Industria-ikuspegi batetik, nylona egoera zurrunean aurkeztu ohi da: mugimenduen transmisiorako piezak egiteko erabiltzen da, esate baterako, gurpilak, torlojuak, makineriarentzako piezak, etxetresna elektrikoentzako piezak, etxerako tresnak.

Horrekin guztiarekin, esan behar da nylona gure bizimoduan guk uste baino presentzia handiagoa duen produktua dela; ezagutu eta aprobetxatu etxearen baitan eskaintzen dituen abantailak.

Gaiarekin lotutako artikuluak:

Kirol-jantzia zerez dago eginda dago?

Prestatu etxea alergiei aurre egiteko

2009 ko azaroa k 3


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.