Burbuilazko plastikoa: opariak biltzeko aliatua - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Etxetik irten gabe > Erreportajeak > Familiartean
Burbuilazko plastikoa: opariak biltzeko aliatua

Objektu hauskorrak oparitu behar dituzu eta ez dakizu nola gorde apurtu ez daitezen? Zure opari eta objektu preziatuak egoera onean kontserba daitezen alternatiba bat proposatzen dizugu: burbuilazko plastikoa.

Burbuilazko plastikoa, teknikoki film albeolarra deitzen dena, malgutasun handikoa, edozein motako objektu hauskorrak biltzeko gai den plastikozko materiala da. Polietilenozko –etilenoaren polimerizaziotik lortzen dena– xafla gainean egina, Alfred Fielding eta Marc Chavannes ingeniariek sortua izan zen 1957an. 

Material horren konposizioa airezko poltsatxoetan edo burbuiletan oinarritzen da, estali beharreko objektuaren eta horrentzako behar duzun indargetze-mailaren arabera tamaina desberdina edukiko dutenak. Dena dela, horrek babes handiagoa emango dio estali nahi dugun elementua behin eta berriz estaltzen badugu. Halaber, beste mota bateko babesa ere lor daiteke burbuiletatik harantzago, hala nola, zenbait pieza elektroniko sentikorrek eduki ohi duten txip elektronikoetatik eratorritako deskargak kentzea plastiko antiestatikozko bilgarrien bidez. 

Propietateak

Burbuilazko plastikoaren ezaugarririk esanguratsuena materialaren gainazal osoan zehar modu erregularrean banatutako airezko poltsatxoek eskaintzen duten indargetzea da. Horrek bere egituran kalteak edo talkak jasan ditzakeen edozein objekturen egoera ona bermatzen du. 

Film albeolarrak bildu behar diren elementuak kontrako baldintza klimatikoen ondorioz  kaltetzea eragozten du; beraz, urte-sasoi hotzean edo euritsuan terrazan edo balkoian egongo diren objektuak estali nahi badituzu, material horretaz balia zintezke. Burbuilazko plastikoak eskaintzen duen beste abantailetako bat, etxe-aldaketatan ezinbesteko bihurtzen duena, elastikotasuna da. Izan ere, erabat moldekagarria den materiala izatean, edozein formatara eta tamainara egokitzen da. 

Aplikazioak

Burbuilazko plastikoa jarduera ugaritan erabiltzen da, horien artean, nagusiki, etxe-aldaketatan. Elementu horri esker, garraiatu behar ditugun objektu, altzari edo etxetresna elektrikoak beren helmugara egoera ezin hobean iritsiko direnaren ziurtasuna edukiko dugu. Gainera, gure pieza preziatuak inolako kalterik ez jasatea ziurtatu nahi badugu, esaterako, kolpeak edo ebakiak, aski izango da material horren geruza bat baino gehiago erabiltzea. 

Etxe-aldaketatan ez-ezik, film albeolarrak gorde edo oparitu behar ditugun mota guztietako objektuak biltzeko balio du. Azken batean, objektuak modu seguruan eta haien egoera hondatu gabe estaliko duen material bat nahi baduzu, erabili burbuilazko plastikoa. 

Alabaina, tresna hori dibertsio- eta entretenimendu-iturri ere bihur daiteke dituen airezko burbuilak lehertzeko denbora bat hartzen badugu. Txikienentzako entretenigarri eta adinekoentzako estresaren kontrako metodo edo metodo lasaigarria izango da. 


Gaiarekin lotutako artikuluak:

Errege-opariak biltzeko paperak eta kaxak birziklatzea 

Jostailu ekologikoak
2010 ko urtarrila k 5


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.