Xaboi ekologikoa da zure larruazala zaintzeko modurik naturalena - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Etxetik irten gabe > Erreportajeak > Familiartean
Xaboi ekologikoa da zure larruazala zaintzeko modurik naturalena

Pixkanaka-pixkanaka, ekologia bizitzako alderdi askotan tokia irabazten ari da. Gutxi kutsatzen duten ibilgailuek, kontsumo txikiko bonbillek edota medikuntza naturalaren eremuak beren homologo “kutsatzaileagoen”prestazio berdinak bermatzen dituzte eta ingurumena zaintzen laguntzen dute. Larruazalaren zainketan xaboi ekologikoek joera bat markatzen dute.

Xaboia higiene pertsonalerako eta garbitasunerako erabili ohi den elementua da. Hori, formatu desberdinetan aurkezten dena –pastilla, hauts edo krema gisa–, potasio edo sodio hidroxido eta gantz-azidoren baten arteko erreakzio kimiko bitartez lortzen da gehienetan. Alabaina, egite-prozesuan baliabide naturalak erabiltzen dituzten xaboiak ere badaudela jakin behar duzu; horiek larruazala elementu kimikoetatik babesteaz gain, ingurumena hobeto kontserbatzen laguntzen dute. 

Xaboi tradizionalak kaltegarriak izan daitezke zenbait larruazal-motentzako, osagaien artean larruazala erre dezaketen gantz-azidoak eduki baititzakete; horregatik, aukera naturala izango da egokiena. Gainera, alternatiba ekologiko horrek xaboi-mota desberdinak eskaintzen ditu, hala  nola, indargarriak, leungarriak edo arazgarriak, egite-prozesuan erabilitako lehengaiaren arabera: birziklatutako oliba-olioa, buztina, aloea, ilen kultibatua, geranioa, izpilikua, ostargi-sustraia, kanela, kafea, benjuia, eztia edo glizerina.

Halaber, ehuneko ehunean naturala den xaboiak larruazaleko zenbait arazo errotik erauzten lagun diezaguke, besteak beste, aknea, zelulitisa, larruazal sentikorrak edota zauriak. Horren adibide dira Lush markak eskaintzen dituen xaboiak, eskuz eginak fruta freskoez eta esentzia-olioez; edota Enjabonarte markarenak, horrek hozteko enpaste-prozesurako oliba-olioa aukeratzen du produktuaren bitaminak, gatz mineralak eta fitoesterola kontserbatzea bermatzeko. 

Xaboi ekologikoa nola egin

Geuretzako xaboia eginez, ingurunea errespetatzez gain, dirua aurreztu dezakegu. Horretarako, adituek hotzeko fabrikazio-teknikaz baliatzea gomendatzen digute, frijitu ondoren bota ohi den olioa aprobetxatzen baitu. 

Teknika horrek soda kaustikoa uretan kontu handiz nahastuz hastea eskatzen du. Behin hozten denean, olioa gehitu behar diogu etenik gabe eta beti norabide berdinean eraginez xaboia pikatu ez dadin. Nahasketa hori berotu egin behar da irakite-tenperatura lortu arte eta bi orduz horrela eutsi saponifikazioa –gantz-azidoaren eta oinarrian duen elementuaren arteko erreakzio kimikoa– gerta dadin. 

Bukatzeko, koloragarri naturalak eta esentzia-olioak gehituko dizkiogu produktua aromatizatzeko eta gogortzen utziko dugu hilabete batez gutxi gorabehera. Xaboia egiteak irudipena askatzeko aukera ere ematen du, konta ezin ahala forma har baititzake –bolak, geruzak, inkrustazioak eta abar–. 

Larruazalarentzako onurak

Xaboi naturalek babesa, leuntasuna, hidratazioa eta elastikotasuna eskaintzen dituzte, baita larruazal osasuntsu batek eskatzen dituen eragin antioxidatzailea eta suspergarria ere. Era berean, beren usainek eta esentzia-olioek zentzumenak iratzartzen eta estimulatzen dituzte, naturarekiko lotura estutuz eta gure alderdirik sentikorrena eta  bakezaleena sendotuz.

Azken batean, larruazala baliabide naturalez eta eskuz eginikoez babesteko modu zuhurra da industria-produktu askok eduki ohi dituzten tentsioaktiboak eta substantzia kimikoak, besteak beste, aparrezko indartzaile edo kontserbatzaileak, erabili beharrean, horiek larruazala erretzen baitute.


 

Gaiarekin lotutako artikuluak:

Arrosen ahalmena

Kosmetika naturala
2009 ko martxoa k 24


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.