2008ko martxoaren 8a. Zalantzarik gabe, ospatu beharreko data. Horrela, aurten ere, eta dagoeneko 100, Emakume Langilearen Eguna ospatuko da. Asko dira emandako urratsak, eta asko oraindik emateko direnak.
Garrantzitsuenetarikoa, zalantzarik gabe, eta emakumeen lan-eskubideei eta laneko eta familiako bizitzaren berdinkatze-neurriei dagokienean hobekuntzak ekarriko dituena, Diputatuen Kongresuan onartu den Berdintasuneko Legea izan da.
Urte bete da Lege hori indarrean sartu zela; harrezkero, negoziazio kolektiboaren balantzea ezin hobea izan da. Izan ere, 2007. urtean sinatutako eta negoziatutako sektoreetako hitzarmen kolektibo gehienek (banka, aurrezpena, nekazaritza, telemarketing, ABLE, bitartekaritza…), eragina izan duten enpresetan Berdintasuneko Plangintzak negoziatzeko mandatua biltzen dute. Horrek, emakumezko langileen lan-baldintzak hobetuko ditu.
Benetako berdintasuna
Comisiones Obreras sindikatuaren helburua, Emakume Langilearen Egunaren ehunurteurrena dela eta, berdintasun-politikekin konpromisoa eta erantzukizuna berrestea eta indartzea da. Horretarako, alderdi politiko, erakunde eta enpresa pribatuei ekintzak sustatzeko deialdia zabaltzen diete gizarte, lan, politika eta ekonomiaren eremuetan emakumezkoen eta gizonezkoen arteko benetako berdintasuna lortzeko. Horrela, lan eta familiaren eremuan genero-berdintasuna erraztuko duten neurri zehatz batzuk ondoko hauek dira:
- Lan-munduko emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desberdintasuna eta soldata-diskriminazioa gainditzeko ekintza zehatzak. Izan ere, emakumezkoen enpleguak nabarmen gora egin badu ere, okupazio-segregazioak oraindik ere irauten du lan-merkatuan. Ondorioz, emakumezkoa prestakuntza eta kualifikazio gutxiago eskatzen duten enplegu eta sektoreetan da, eta ondorioz, gutxietsita dago. Desberdintasun hori, bereziki zaurkorrak diren emakumezkoen taldeetan areagotu egiten da: gazteenak, adinekoak, ezinduak edo etorkinak.
- Legearen arabera, eremu publiko eta pribatuan neurri zehatzak hartzea, desberdintasuna ikusarazteko eta diskriminazio zuzen eta ez zuzenaren aurka jarduteko. Bestalde, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko bi aldeko erantzukizunaren alde lan egin behar da. Halaber, sexu-jazarpena eta sexuaren araberako jazarpena prebenitu eta horren biktimak babestu.
Laneko eta familiako bizitzaren berdinkatzea
Berdintasun Legearen bestelako helburu nagusietako bat, eta emakumezko langileei izugarri lagunduko diena, Lege horrek biltzen dituen neurri zehatzak dira lana eta familia berdinkatzeak eragindako arazoei aurre egiteko. Zentzu horretan, amatasun, lanaldi murrizketa edo berdinkatzeagatiko Gizarte Segurantzaren sistema hobetu egin da,. Halaber, CC.OO sindikatuak hamaika aldiz eskatutako eskubidea ere biltzen du. Hau da, aitatasuna, haurdunaldia bitarteko arriskua eta edoskitzea bitarteko baimena laneko kontingetziatzat jotzea.
Emakumearen Institutuak egindako ikerketa batek, Espainiako 16 eta 65 urte bitarteko emakumeei egindakoak, “Lanaren eta familiaren berdinkatzea: egungo egoera, beharrak eta eskariak” izenburupean, eremu horretan egin beharrekoa oraindik asko dela argi erakusten du. Esaterako, eszedentziez gozatzea edo lanaldi murrizketak oso mugatuak dira, kasuen %2,4an eta %7,4an baino ez ziren eman, hurrenez hurren, eta gehienak emakumezkoak ziren (%3,1 eta %8,8). Gozatutako aitatasunagatiko bajen zenbatekoa %2,5 eta %1,5 artean dago.
Halaber, emakumezkoen %11,2k, neurri legalak erabilita, nahi ez dituen laneko ondorioak jasan dituela onartzen du. Gizonezkoen kasuan ehunekoa %5,9ra murrizten da. Neurririk orokorrena-ordutegi malgutasuna lanaldia hastean eta bukatzean- enpresen %36an ematen da. Txandak aukeratzea eta lankideen arteko (emakumezko zein gizonezko) trukaketak, %31,6an, eta lanaldi partziala lanaldi osora bueltatzeko aukerarekin, %26an.
Mendekoak zaintzeko diru-laguntzak edo lantokietako haurtzaindegiak erabilpen murritza dute, %3 baino gutxiago. Lan zati bat etxean egiteko aukera (telelana) enpresen %5ean baino ez da ematen. Mendeko adinekoak zaintzeko, adingabekoak zaintzeko baino alde nabarmenagoa antzematen da sexuaren arabera. Emakumezkoek gizonezkoek baino %81 denbora gehiago ematen dute horretan, egunean ordu bat eta sei minutu, berrogeita hamahiru minuturen aldean, sexu biek horretarako emandako denbora osoaren %64.
Seme-alabak zaintzeko jarduerei dagokienean, adingabekoak ardurapean dituzten elkarrizketatutakoen %80k onartzen du ama dela seme-alabari medikura gehien laguntzen diona; %76k eskolako bileretara joaten dela eta %72k gaixorik denean seme-alabarekin egoten dela eta haurtzaindegira ez doazen hiru urtetik beherakoak zaintzen dituela.
Laburbilduz, datu horiek guztiek lanaren sexu-banaketa errotuta dela agerian uzten dute. Badirudi gizonezkoaren jarrera eta hornitzaile izatearen rola ez dela errotik aldatu. Mendekotasun egoerak emakumezkoek ebazten dituzte eta horiek dira ugalketa sozialaren euskarriak eta, beraz, lanaren eta familiaren berdinkatzearen zama pairatzen dutenak.
Gaiarekin lotutako artikuluak
Irakurriena
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.