
Altzari bat ere bota gabe, etxea apaintzeko aukerak asko dira, eta dibertigarriak, gainera. Irudimena eta asmamena baliatuz, edozein objektu birzikla, zaharberri edo berriz asma daiteke.
Lehen araua da egungo joerak, modak eta estiloak ahaztea, eta era irekian jokatzea proposamen berrien, originalen eta, batez ere, pertsonalizatuen aurrean, horrela etxea izango baita dekorazio ildoen aro eta kultura guztietako nahaste onena eta handiena. Kakoa da gehiegi zabaltzea eta dibertsifikatzea sahiestea, hau da, kaosa ez sortzea konbinazio zentzugabeekin, eta elkarren osagarri diren fusioak baino ez baliatzea. Hasteko, kalitatezko edozein altzarik badu bere tokia etxean. Gai onez egindako armairuak, kontsolak, tiradera altzariak, arasak, mahiak, aulkiak eta abar beti gorden behar dira, nahiz eta batzuetan berniz eskualdi bat, bestelako akabera edo tapiza behar duten. Hain kalitate handia ez duten altzariak berrasmatu egin daitezke, zaharkitu itxura kenduko dieten bilgarri berriekin edo beste edozein xehetasunekin.
Piezarik gogokoenak
Kontsolak, XX. mendearen erdialdeko armairuak, arasak eta kulunkalkiak dira lehenak gogokoenen zerrendan. Horiek guztiek ondo emango dute egungo egongeletan, ultramodernoak izanik ere, estiloaren monotonia dotoretasunez hautsiko baitute.
Kontsola toki ezin hobea izango da, haren gainean zilarrezko azpil bi uzteko, botila, edontzi eta kopekin. Antzinako zurezko armairua, ispilua dutela zein gabe, etxeko arropak gordetzo erabil daitezke, eta ederto emango dute edozein egongelatan edo atondo zabal batean. Goialdean, apaingarritzat, landare berde bat, estilo tribaleko irudi luzanga bat edo lore apaindura japoniar bat jartzen bada, bertikaltasuna areagotzeko, gustu onaren erakusgarri ziango dira.
Arasak eta kulunkaulkiak lana giroari loturik daude, baina ederto ematen duten edozein ingurunetan, berezko xarma duten altzariak dira eta. Arasak jangeletan edo sukaldetan egoten dira egokien, eta kulunkaulkien tokia, ordea, portxean, logeletan eta egongeletan dago.
Berreskura daitezkeen eta multzoari ukitu berezia ematen dioten objektuak 1970eko hamarkadako zutikako lanparak, gai merkeenez egindako egongela mahaiak, apalategiak eta denetarko aulkiak eta besaulkiak. Azken horiek berrizteko, tapiza aldatu behar zaie, eta egiturari akabera berria eman. Horrela, altzaria guztiz eraldatzen da, eta ez da bazterreratu behar.
Gai merkez egindako mahiak kalitatezko oihal batekin estali behar dira, eta haren gainean beirazko estalkia jarriko da. Apalategiei dagokienez, uneko dekorazioarekin bat datorren kolore batekin pintatuko dira. 1970eko hamarkadako lanparak berreskuratzeko modua da haien estalkia erabat aldatzea, pintatuz edo horretarako ehungintzako elementuak baliatuz (oxkarrak, litsak, brodatuak, begiztak eta beste osagarri batzuk).
Berriz pintatzea, aukerarik onena
Pintura oso aukera egokia da altzari zahar eta higatu bati itxura berria emateko. Halarik ere, ezinbestekoa da trebetasunez balioztatu behar da berreskurtuko dugun pieza, eta ez da pinturaz estali behar zur noblez egindako altzaririk, errakuntza larria litzatekeelako. Kalitatezko zur horiek bere horretan utzi behar dira. Pintura oso egokia da metalezko eta zur argizko (makala, pinua, gaztainondoa, urkia eta abar) altzarietarako.
Akabera erabiltzailearen akaberaren arabera aukeratuko da, horreta joerak aldatuz joan izan direlako azken hamarkadotan, eta gaur egun denak balio du, dagokion tokian jartzen bada. Pintzelkada zuriak, edozein koloretako estaldura mateak, desugertzea, krakelatzea... proposamen guztiak egiten errazak dira, eta pieza guztiz eraldatzeko balio dute.
Estaldura zurixka bat lortzen da kolore zuriko tindu arinak emanez, brotxaz eta hariaren norabidean.
Akabera mate lakatua uniformetasuna ematen dio objektuari, eta itxura plastikoa eta distiratsua lortzen da, 1970eko hamarkadako estiloarekin bat. Krakelatzea edo higatzea lortzeko, Arabiako gomazko geruza bat eman behar da pintura lehortzen hasten denean. Desugerketa pintura mate oretsu bat brotxa batekin gutxienez bi aldiz ematean datza. Hura lehortuta dagoenean, teknika horretarako argizari bereziez patina mehe batzuk ezarri behar dira.
Akabera horietako edozein gomendagarria da altzari zaharkitu bat berreskuratzeko, baina ez da komeniko norberak berreskuratzen tematzea, ez badugu behar bezalako segurtasuna eta konfiantza.
Halakoetan, hobe da lana profesionalaren esku uztea, pieza zaharberritze lantegi batera eramanik.
Irakurriena
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.