Bizimodu ekologikoagoa izaten ikasi nahi? - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Etxetik irten gabe > Erreportajeak > Jarduerak
Bizimodu ekologikoagoa izaten ikasi nahi?

Gure etxeak, gero eta gehiago, energiaren kontsumitzaile handi bihurtzen ari dira. Egunetik egunera, aparatu teknologiko gehiago ditugu entxufatuta eta horiek gastua handitzeaz gain, ingurumen-eragin handia sortzen dute. Garrantzitsuena gure etxeetan bizimodu ekologikoagoa gauzatzeko alternatibak ezagutzea da.

Horretarako aukera bat GAP (Global Actino Plan) abian jartzea izango da. UNESCO erakundeak proposatutako nazioarteko programa da, norbere baliabideen eraginkortasuna hobetzeko eta, horrela, ingurumen-eragina gutxitzeko pertsonen ohiturak aldatzea helburu duena.

Zer lortu dezakete GAP programa gauzatuta? Programa horrek uraren, energiaren eta erregai fosilen kontsumoa murrizten laguntzen du; ondorioz, urak eta argiak eragindako gastuak hileko fakturan gutxitu egingo dira eta ingurumenaren iraunkortasunari ekarpentxoa egiten lagunduko dizu. GAP frogatutako eta emaitzak neurtzeko aukera ematen duen sistema da, toki askotan modu arrakastatsuan funtzionatzen duena eta garrantzitsuena: programa horretan parte hartzen dutenek ingurunearekin harreman-mota berri bat izatea lortzen du. 

Ingurumen eragina

GAP programaren ezarpenarekin lortzen diren ingurumen-emaitzek programaz baliatzen direnek arau batzuk jarraitzea eskatzen du. Uraren eta energiaren kontsumoa murriztu behar da, CO2-aren emisioak gutxitu eta, nola ez, garraioaren erabileran ohituren hobekuntza sustatu. Maila orokorrean, onurak berehalakoak izango dira, baina, maila partikularrean zer lortzen dugu?  

GAP programako parte-hartzaileen %30ak baino gehiagok uraren eta energiaren erabilera eraginkorrerako etxerako sistemak ezagutzen eta erabiltzen dituzte eta %20ak garraio publikoa gehiago erabiltzen dute. Adibide bat da neurri horiekin parte-hartzaileek atmosferara CO2-aren emisio gutxiago igortzen dituztela eta uraren kontsumoa murriztu dutela, izan ere, 25 milioi litro ur gutxiago gastatzen dute, 9 igerileku olinpikok hartzen duten ur-bolumenaren baliokidea, hain zuzen.  

Aurrezpen ekonomikoa

GAP programaren ezarpenak etxe bakoitzerako urtean 90 euroko aurrezpena eragiten duela estimatzen da. Aurrezpen zuzena izango da hori, izan ere, hobekuntza teknologikoek eta konpainia elektrikoen eta ur banatzaileen tarifikazio metakorren sistemek programa horretan parte hartzen duten etxeetako aurrezpenak nabarmenak izaten laguntzen dute. Nire kabuz nola lor nezake? Adibidez, kontsumo txikiko bonbillak eta etxetresna elektrikoek erabiliz.

GAP programak, UNESCO erakundearen ikuskaritzapean, gobernu, erakunde, enpresa eta partikularrei ingurumen-konpromisoak lortzen laguntzen dieten hainbat produktu garatu ditu. Etxeetan eta bulegoetan kontsumoa murrizteko GAP programa bat dago eta, baita, CO2 kalkulatzeko GAP bat ere; horrekin, gizabanako bakoitzak egindako gas horien emisioak ezagutu daitezke eta horiek murrizten lagundu. Ingurumen-onurak eta onura ekonomikoak ikusgarriak dira; beraz, bizimodu ekologikoagoa eduki nahi izanez gero, zer hobeto ekimen horretan parte hartzea baino.  

Gaiarekin lotutako artikuluak:

Material birziklatuz soilik eginiko etxe bat? 

Hiri-baratze ekologikoak

2009 ko uztaila k 3


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.